Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Kaixo irratikide!!
aht
Beste igande bat gehiagoz, gaueko 9etatik 11etara, Arraio Irratiaren frekuentzian, Ahuntzaren Gauerdiko Eztula izena duen irratsaioa izan zen. I-jauna, B-jauna, E-Donato eta Malintxeren ahotsez gain, Zarauzko Gazte Asanbladako kideak izan genituen bixitan orain aste batzuk burutu zuten AHTaren inguruko ekimenak hizpide harturik.

Pasaiako sarraskia gogoan, Getarian izan zen Gazte Eguneko erreportaia ere aireratu genuen, baita espetxeetatik iristen zaizkigun berri latzak ere. Amaitzeko El Salvador aldera joan ginen bertako azken gertakarien testuingurua hobeto ulertzeko.

Hau guztia eta gauza gehiago gertatu ziren pasa den igandean, osorik entzun nahi baduzu hemen duzu aukera:


…..:::::DESKARGATU:::::……

Pasa den igandeko Eztula entzungai!!

Kaixo irratikide!!

Pasa den igandean, martxoak 16, Ahuntzaren Gauerdiko Eztula irratsaio beteranoa izan zen Arraio Irratiko uhin libreetan gaueko 9tatik 11etara. Hizpide izan genituen gaiak oso ezberdin bezain zabalak izan ziren.

etxia
Hasteko, ohiturei jarraiki, efemerideak errepasatu genituen Wikipediaren eskutik. Jarraian Urola Kostako Hitzan agertu ziren etxebizitza hutsen datuak izan genituen hizpide. Udalak azpikontrataturiko ikerketa enpresa batek buruturiko azterketa da eta benetan datu oso interesgarriak agertzen dira.

Honetaz gain, ostiralean Kamaradak sare internazionalistak eskeini zuen hitzaldiaren zatitxo bat ere eskeini genuen baita larunbatean Putzuzulo Gaztetxean izan zen kontzertu ezberdinen grabaketak ere.

Hau guztia, jakina, I-Jauna, B-Jauna, E-Donato eta Malintxeren iruzkin interesgarriekin zipriztinduta. Hau da, galdu ezinezko beste irratsaio bat!

Hemen daukazu irratsaio osorik entzuteko aukera:



…..:::::DESKARGATU:::::……

Eztul ezberdinak atzokoan

Kaixo irratikide!!

Pasa den igandea, martxoaren 8a, emakume langileen nazioarteko eguna izateaz gain, Ahuntzaren Gauerdiko Eztula irratsaioaren edizio berri baten eguna ere izan zen. B jauna gaixorik, etxean izan arren E-donato eta I jaunak gonbidatu festa antolatzea lortu zuten.

m8
Hasteko, betiko lez, efemerideak izan genituen hizpide. Gero martxoak 8 izaki, Sorgiñak zarauzko emakume taldeko bi kide etorri zitzaizkigun asteburuaren balorazio bat egitera.

korrika
AEK-ko kideen bixita ere izan genuen Korrika 16-ren arira, antolaturik dauden ekimenen berri emateko. Gainera lehiaketa gai honekin egin genuen, ia ze egun eta ordutan iristen den Korrika 16 gure herrira.

puntueusEta azkenean, horrenbeste egun bere atzetik ibili ondoren, Iratxe Esnaola etorri zitzaigun Puntueus ekimenaren berri ematera. Berarekin aritu ginen solasean irratsaioaren amaierara iritsi arte.

Osorik entzuteko hemen duzu aukera paregabea:


…..:::::DESKARGATU:::::…….

Intsumisoen gauerdiko eztula!

lore
Kaixo irratikide!

Pasa den igandean, Arraio Irratian, gaueko 9retatik 11etara Ahuntzaren Gauerdiko Eztulan 20 urte atzera egin genuen Euskal Herriko borrokarik esanguratsuenetako bati buruz mintzatzeko.

Horretarako luxuzko gonbidatuak izan genituen: Zarauzko Batzar Antimilitaristako (ZBA) kideak. Intsumisioak izan zuen eboluzioa aztertu eta gaur egun arteko errepasoa burutu genuen.

Hemen duzu irratsaioa osorik entzuteko aukera:

…..:::::DESKARGATU:::::…..

Ahuntzaren Gauerdiko Eztula!!

Kaixo irratikide!!
Igande honetan ere beste irratsaio gogoangarri bat burutu genuen E-donato, I-janua eta B-jaunaren artean. Gaueko 21:00tatik 23:00etara makina bat kontu eta komeri jaurtiki genituen Arraio Irratiko uhin libreetatik.

gelatzo
Hasteko, eta ohitura ez galtzeko, efemerideak izan genituen hizpide. Otsailaren 22a izanik, egun honetan bertan jaio zen trikitijole ezagun baten inguruan burutu genuen lehiaketa: Pedro Sodupe “Gelatxo”ri buruz hain juxtu ere.

Bere ezizena zein zen jakin nahi genuen, “Gelatxo” alegia. 8 dei izan genituen, tartea bi Bartzelonatik eta bestea Guardia Zibilaren kuarteletik, baina inortxok ere etzuen asmatu.


malcom

Baina 2 orduko irratsaioa izan genituen kontu eta komeri gehiago ere, besteak beste Malcom X-en heriotzaren urteurrena gogoratu genuen bere bizitzari errepaso arin bat emanaz eta bere autobiografiaren zati bat irakurriaz.


…..:::::ENTZUN IRRATSAIOA:::::…..