Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

Garbitasun ordenantzaren aurkako bideoa kaleratu dute

Zarauzko Udalak orain dela gutxi onartutako garbitasun ordenantzaren aurkako bideoa kaleratu du herritar talde batek. Honez gain, Maiatzaren 14ean, larunbatean, triki poteo bat antolatu dute Musika Plazan goizeko 11:00etan honen inguruko eskuorriak banatzeko eta ordenantza hau salatzeko. Bideoa ikusi nahi baduzue, jarraian duzue:

Honez gain, gu ere Musika Plazan egongo gara bihar Arraio Irratiaren 5. urteurreneko ospakizunekin hasteko. Bertatik irratsaio berezia burutuko dugu goiz guztian zehar. Lerro hauen bidez, Arraioko entzule guztiak gonbidatu nahi ditugu ekitaldi honetara. Larunbaterarte beraz!!!

Ostiraleko Mor More eta Mantalo No!!ren kontzertuak Arraion entzungo dira

Maiatzaren 13an, kontzertu akustiko bat edukiko dugu Bergarako Gaztetxean, eta hau, Txapa Irratiak zuzenean emitituko du. Bertan Mantala No!! bakarlaria eta Mor More bikotea edukiko ditugu kontzertu akustikoan.

Maiatzeko ostiral guztietarako kontzertu lasaiak antolatu dira Bergarako gaztetxeko kanpo eszenatokian. “Egubakoitzak kartzelan” izenarekin batailatu den egitasmorako bereziki barra bat atonduko da kanpoan, terraza inprobisatu bat muntatuz bertan kafea eta bestelakoak zerbitzatuko dira, musikaz lasai gozatzeko. Mor Morekoak, bigarren kontzertu sorta honetan joko dute eta Zarauztarrak direla jakinda, gure uhin libreetan emititzea pentsatu dugu eta horretarako Txapa irratiaren interneteko konexioa lapurtuko dugu ostiral honetan, gaueko 22:00etatik aurrera.

Labi eta Xaporraren aldeko abestia

Apirilaren 27an Zarauzko Santa Barbaran zintzilikatu ziren Labi eta Xaporraren aldeko ekimenek aurrera jarraitzen dute. Lehengo astean, elkartasun zozketa bat burutu zen Zarauzko Herrian, gertaera hauek izan dezaketen diru galerei buelta emateko. Honez gain, Labi eta Xaporraren aldeko abesti bat egin dute Eskuz-Esku herri ekimeneko lagunek. Eta aurrera begira ere hainbat ekintza egongo direla ere aurreratu dute.

Abestia entzun nahi baduzue, podcastean duzue:

Inor Ez taldeko kideak ZarataZarautzen

Gaurko ZarataZarautz irratsaioan, Zarauzko Inor Ez taldeko kideak izango ditugu gonbidatu gisa. Europan barrena bira txiki bat burutzen izan dira aste santuetan eta egun horien inguruan mintzatuko gara. Honez gain, gainean duten grabazioren bat entzuteko parada ere edukiko dugu. Gogoratu hitzordua duzuela gaur zaratarekin gaueko 21:30etatik aurrera.

Arrano Tabernako bertso afaria entzungai duzue iada

Atzo, Maiatzaren 6an, Arranopola Kultur Taldeak antolaturiko bertxo afaria entzungai duzue iada.

Formatu oso bereziko bertxo saioa izan zen ordea,. Lau bertsolari eduki genituen bertan, Uxue Alberdi, Jokin Uranga, Odei Barroso eta Miren Amuriza hain zuzen ere. Lehen biak, Arrano Kabia elkartean egin zuten bertsotan eta beste biak berriz, tabernan bertan. Elkar ikus ahal izateko gainera, bi pantaila berezi jarri ziren eta bertsoak ere elkartean eta tabernan bertan entzun ahal izan ziren.

Bertso saioa osorik entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Hala ere, bideoa ere laister sarean edukitzea espero dugu.