Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

Kukutza desalojatu dute

Gaur goizeko 05:00etan Errekaldeko Kukutza Gaztetxea desalojatu dute Rudolf Aresen txakurrek. Gure solidaritate guztia adierazi nahi diegu Errekalde auzoari eta Bilbori bizitzan ematen jarraitzen duten guztiei. Bide batez, beraien webgunea bisitatzeko gonbita ere luzatzen dugu, desalojoaren inguruko jarraipena eta nondik norakoez informatzeko.

Animoak eta muxuak!!!!

Urrirarteko azken ZarataZarautz saioa

Astearte honetako ZarataZarautz irratsaioa azkena izango da, Urrirarte behintzat. Diskoiraa taldeak Tailandia, Indonesia, Malasia eta Singapur aldean egin behar duen hilabeteko biraren ondorioaz, ez dugu saiorik egingo Irailerarte.

Biharko saioan, hortaz, Krixpin, B Jauna eta Lagun Izoztua egongo gara sudurraren puntan jartzen zaigun musika zaratatsua ipintzen. Ez ahaztu gaueko 21:30etatik aurrera Arraio Irratia sintonizatzea.