Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

Txuriren aldeko ekimenak antolatu dituzte

Jose Mari Perez ‘Txuri’ zarauztarrak 24 urte daramatza preso. 2008an bete zuen zigorra, baina Parot doktrina medio, bederatzi urtez luzatu zion espetxealdia Espainiako Auzitegi Nazionalak. Hori salatzeko, ekitaldiak antolatu dituzte hil honetan.

Azaroaren 23an, asteazkenean, Jose Mari Sagardui ‘Gatza’ preso ohiak eta Ainhoa Baglietto abokatuak hitzaldia eskainiko dute biziarteko espetxe zigorraren inguruan, Antoniano aretoan, 19:00etan.

Azaroaren 24an, ostegunean, kotxe karabana egingo dute, 19:00etan Astitik abiatuta.

Ostiralean, hilaren 25ean
, elkarretaratzea egingo da udaletxe plazan, eta larunbatean.

Hilaren 26an, manifestazioa, Mundo Mejorretik 19:00etan abiatuta, eta ekitaldia ondoren, Musika plazan.

Arraio Irratiaren partetik, kuña bat egin dugu. Bertan Txuriren amak hitzegiten du, bere semearen alde egingo diren ekitaldien berri emanez. Entzun nahi baduzue, jarrraian duzue:

Danimarkako taldeei errepasoa

Putzuzulo Gaztetxearen 6. urteurreneko ekitaldien barruan, Ungdomshuset 69 Copenhagueko etxe okupatuaren inguruko proiekzioa izango da, asteartean, Azaroaren 15ean.

Honi jarraipena eman asmoz, Danimarkako taldeak jarriko ditugu ZarataZarautz irratsaioan, gaueko 21:30etatik aurrera. No hope for the kids, Paragraff 119. Gorilla angreb eta The Assassinators bezalako taldeak entzun ahalko dira besteak beste.

ZarataZarautz bueltan da

Juli-Juli tabernaren agurra dela medio, ez genuen ZarataZarautz irratsaiorik egin aurreko astean. Baina aste honetan gogo biziz gatoz saio berri bat egiteko intentzioarekin. Baja garrantzitsu bat edukiko dugu biharkoan ordea, Lagun Izoztuak ezingo du eta Arraioko gela arroxean izan osasun arazoak direla medio.

Hala ere, Krixpin eta B jauna egongo dira ordu eta erdiz zuen belarriak zulatzen, betiko zabor berberarekin. Ez ahaztu Arraio Irratia sintonizatzea bihar, gaueko 21:30etatik aurrera edo internet bidez entzutea.