Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

Agenda, nobedadeak eta klasikoak

Gaurko ZarataZarautz saioan aspalditik ditugun diska berriei egingo diegu errepasoa. Aspirina Infantil, Imperial Leather edo Estricalla bezalako taldeen doinuak entzuteaz gain, aste honetako agendari ere errepasoa egingo diogu eta klasiko batzuk ere entzun ahalko dira.

Ez ahaztu asteroko zita zaratatsua duzuela 21:30etatik aurrera, A Desalambrar saioaren ostean.

Ariola ekimeneko audioa entzungai duzue

Astebukaera honetan Ariola Kultur Ekimenak antolaturiko jardunaldietako audioa entzungai duzue. Ostiral arratsaldean, Azpeitiko San Agustin Kultur Guneko kide bat, Gernikako Gaztetxeko kide bat eta Leitzako Ateka Beltzeko bi kide izan genituen beraien proiektu ezberdinen nondik norakoak azalduz.

Hauen hitzaldia entzun nahi baduzue, podcastean duzue entzungai:

Short Fast and Loud fanzinearen rekopiari errepasoa

Aste honetako ZarataZarautz saioan, Short, Fast and Loud fanzine Estatubatuarrak ateratako 10 hatzbeteko bati egingo diogu errepasoa.

fast

Seein Red, Coke Bus, P.L.F., Lahar edo Superbad bezlako taldeei egingo diogu pasada, beti ere Arraio Irratiko uhin libreetan gaueko 21:30etatik aurrera.

Atzoko irratsaioa podcastean duzue, playlista berriz HEMEN.

Auzolanaren Kultura liburuaren aurkezpena entzungai duzue

Atzo Putzuzulo Gaztetxean Auzolanaren Kultura liburuaren aurkezpena izan genuen. Bertan, Jasone Mitxeltorena eduki genuen, liburuaren egilea.

Honen ostean, Auzolan ekimenaren aurkezpen bat egin ziguten Usurbilgo lehen topaketan egon ziren kide batzuk.

Hitzaldia entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Bestalde, igande honetan gure FMko uhinetan ere entzun ahalko duzue, arratsaldeko 20:00etatik aurrera eta Ahuntzaren Gauerdiko Eztula saioaren aurretik.