Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

EPPK-ren inguruko solasaldia entzungai duzue

Abenduaren 22an, ostegunean, Arranopola Kultur Taldeak Arrano tabernan antolatu zuen hitzaldia entzungai duzue. Bertan, Haimar Arozena eta Mikel Larrañaga eduki genituen EPPK-ren inguruan hizketan. Honen ostean, beraien esperientzia pertsonala kontatu ziguten, preso politiko ohiak dira eta.

Hitzaldia podcastean duzue entzun nahi izan ezkero.

Juanmaren urteko azken bisita ZarataZarautzen

Juanmaren urteko azken bisita edukiko dugu biharko ZarataZarautz irratsaioan. Aste honetan gainera proposamen bitxi batekin etorriko zaigu. Ordu eta erdiz, bigotea daramaten punk taldeei egingo diogu errepasoa. Zanussi, Blitz, Hatepinks edo The Stranglers bezelako taldeak entzuteko aukera izango da.

Gogoratu zita zaratatsua duzuela asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

Kopla txapelketa Arraio bidez entzun ahalko da


Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean urtero bezela ospatuko den Kopla Txapelketa Arraio Irratian entzun ahalko duzue. Ostiralean, abenduaren 23an.

Aurtengo saioan, Oier Aizpurua, Amets Arzallus (aurreko urteko irabazlea), Aitzol Barandiaran, Oihana Bartra, Beñat Gaztelumendi, Gregorio Larrañaga MAÑUKORTA, Alaia Martin, Izar Mendiguren, Maindi Murua eta Xabier Silveira edukiko ditugu.

Gaueko 22:00etatik aurrera
bertsolari guzti hauek eta ohiko showa entzuteko aukera edukiko duzue FMko 99.3an edo internet bidez.

Arraio Irratia aurtengo Santamesetan ere egongo da

Zarauzko AEK-k urtero bezala udaletxe aurrean egiten den Santo Tomas azokan egongo da beste behin ere gure irratia. Larunbat honetan, goizeko 10:30etatik aurrera, saio berezia egingo dugu lekutik bertatik. Aurtengoan gainera, eta dena ongi badoa, irratsaio berezi hau FM bidez ere emitituko dugu herri osoan entzun dadin.