Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

Gurekin Jairen aldeko festa Putzuzulon


Larunbatean, Otsailaren 25ean, Gurekin Jai batzordeak antolatuta, festa izango da Putzuzulo Gaztetxean bertan. Audientzia Nazionalera egin behar izan dituzten bidaiak ordaintzeko antolatu den festa da honakoa eta Matxura taldearen estreineko kontzertua edukiko dugu.

Egun honetarako eginiko kuña entzun nahi baduzue, podcastean duzue:

Gaur I Jaunaren urteak dira

Gaur, otsailaren 14ean, gure irratikidea den I Jaunaren urtebetetze eguna da. Lerro hauen bidez, Valdemoroko kartzelan dagoen lagunari gure besarkada beroena eta animo guztiak bidali nahi dizkiogu. Zorionak txo!!!

Eta bide batez, gogoratu ostiral honetan, otsailaren 17an, bere aurkako epaiketa egingo dela Madrilgo Audientzia Nazionalean. Horregatik, autobusa antolatu da Zarauztik, goizeko 03:00etan irtengo dena. Bertan izena emateko, Zarauzko Arrano tabernan edo Putzuzulo Gaztetxean egin dezakezue.

I JAUNA IRRATIRA!!!