Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

dEZkontrolatu jardunaldietako irratsaioak egunero

Putzuzulo Gaztetxean burutzen ari diren dEZkontrolatu jardunaldien barruan, irratsaioak izango dira egunero Arraio irratian. Astelehenetik ostiralera arratsaldeko 16:30etatik aurrera irratsaio bereziak egongo dira, jardunaldien errepasoa egiten eta beste hainbat gairen inguruan eztabaidatzen. Gaurko irratsaioan, herrialde maputxera joango gara eta bertako “peñi” batekin izango dugu elkarrizketa. Bertako preso politikoen egoera, lurren berreskuratzea, komunitate ezberdinen borrokak… izango ditugu hizpide. Eta bestetik, kazetari eta Askapenako kide den Martxelo Diazekin izango gara ere. Berarekin Gazan (Palestina) egiten ari diren sarraskiaren inguruan jardungo gara.

Honez gain, gaur astelehena eta arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Nekane Juradoren kontrol ekonomikoaren inguruko hitzaldia entzun ahalko duzue zuzenean Arraio irratiko uhinetan.

ZarataFest jaialdiaz aste honetan

Aste honetako ZarataZarautz saioa Putzuzulo Gaztetxearen 7. urteurrenaren baitan burutuko den ZarataFest jaialdiaz egingo dugu. Aurten, Managaitz, Cisma, Necesidad de Luchar, Criatura eta Bar Remigio edukiko ditugu bertan, eta talde hauen doinuei errepasoa egingo diegu. Beti bezala, agenda eta ohiko bitxikeriak ez dira faltako. Gogoratu, asteartean zita zaratatsua duzuela gaueko 21:30etatik aurrera.

Putzuzulon gehien entzun diren zarata abestiak

Astearte honetako ZarataZarautz saioa ere berezia izango da. Askok jakingo duzuen bezala, Putzuzulo Gaztetxeak 7 urte beteko ditu asteartean bertan eta guk gure erara ospatuko dugu. Nola? ba zazpi urte hauetan Gaztetxeko barran entzun diren abesti zaratatsu onenekin alegia. Noski, kontzertu agendari ere errepasoa emango diogu eta bitxikeriaren bat ere izango dugu.

Atzoko irratsaioa podcastean duzue entzungai. Playlista berriz HEMEN.

“Comunidades sin estado en la montaña vasca” liburuaren aurkezpena entzungai duzue

Pasa den urriaren 13an, Garoa liburudendan, Itziar Madina Elgezabalek eta Sales Santos Verak idatzi berri duten “Comunidades sin estado en la montaña vasca” liburua aurkeztu zuten. Arraio Irratia bertan izan zenez, aurkezpena beheko estekan klikatuaz entzun dezakezue.

Hitzaldia gazteleraz izan zen, baina liburuaren nondik norakoak euskaraz aditu nahi badituzue, hurrengo egunean Ahuntzaren Gauerdiko Eztula saioan Itziar Madinari egin zioten elkarrizketa ere entzun dezakezue.