Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

Krixpinen urteak ospatzeko irratsaioa

La Casa Fantom eta Can’t Explain taldeek aurreko astean eman zuten kontzertuaren ondorioz, ez genuen ZarataZarautz saiorik egin. Baina aste honetan gogo biziz gatoz zuen belarriak zulatzera. Gainera, gure bekaduna den Krixpinen urteak izango dira bihar eta irratsaio-parranda moduko bat egingo dugu.

Gonbidatuak zaudete gure biharko saioa entzutera eta Putzuzuloko lehen solairura igotzen bazarete, Krixpinek aterako dizkigun zerbezak edateko aukera ere edukiko duzue.

apirilak_9_pin

Ataraliteratura, espetxeak eta sorkuntza hitzaldia entzungai duzue

sasian-barna
Martxoaren 21ean Zarauzko Arrano Tabernan AtaraLiteratura, espetxeak eta sorkuntza izenburupean egondako liburu aurkezpena entzungai duzue.

Bertan, Ataramiñeko Oier Gonzalez izan genuen lehenik, kaleraturiko liburuen inguruan hizketan.

Aurkezpenaren bigarren zatian berriz, Xabi Makazaga Zarauztarra izan genuen bideokonferentzia bidez, berak idatziriko Sasian Barna liburua aurkeztuz eta honen inguruko azalpenak kontatuz.

Hau guztia entzun nahi baduzue, podcastean duzue.

Bartzelonatik bisita ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz saioan Bartzelonako bi lagunen bixita edukiko dugu, Mattin IZ eta Saioa edukiko ditugu gure gela arroxean. Zarautzen egun batzuz izango ditugu eta gure saiora hurbiltzeko gonbiteari baiezkoa eman diote. Beraz, bihar, gaueko 21:30etatik aurrera Bartzelonako doinu zaratatsu batzuk, ohiko agenda eta gure humore bikaina entzun ezazue.

martxuak_26