Podcast: Play in new window | Download
2013ko kopla lehikaeta:
Unai Iturriaga, Juan Mari Juaristi, Agin Rezola, Ainhoa Agirreazaldegi, Saioa Alkaiza,Odei Barroso, Ane Labaka, Etxahun Lekue, Anjel Mari Peñagarikano eta Sustrai Colina


Podcast: Play in new window | Download
2013ko kopla lehikaeta:
Unai Iturriaga, Juan Mari Juaristi, Agin Rezola, Ainhoa Agirreazaldegi, Saioa Alkaiza,Odei Barroso, Ane Labaka, Etxahun Lekue, Anjel Mari Peñagarikano eta Sustrai Colina


Aste honetan ere beste ZarataZarautz interesgarri bat dugu. Datozen bi astetan ez duzue Lagun Izoztuaren ahots finaz gozatzeko aukerarik ez duzue izango, Dictadura taldearekin biran doa eta. Hala ere, B Jauna eta Krixpin edukiko dituzue musika zaratatsua jartzen. Beraz badakizue, astearte honetan zuen dosi zaratatsua duzue gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio Irratiko FMan edo internet bidez.
Podcast: Play in new window | Download
Pasa den zubi honetan Managaitz eta Metralleta taldeak Mallorkan izan gara kontzertu bat ematen eta bertan lortu ditugun diskoekin osatuko dugu aste honetako ZarataZarautz irratsaioa. Honez gain, gure ohiko agenda eta betiko txorakeriak izango dituzue, eta agian, soilik agian opariren bat ere zozketatuko dugu. Hau dena, beti bezala, asteartean gaueko 21:30etatik aurrerea Arraio Irratiko uhin libreetan edo internet bidez.
Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.
Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan bertsioei eskeiniko diegu. Putzuzulo Gaztetxeko bersio gaua pasa dela eta, talde zaratatsuek egiten dituzten bersioei errepasoa egingo diegu ordu eta erdi luzez. Honez gain, beti bezala, gure agenda zaratatsuari ere errepasoa egingo diogu eta gure ohiko txorakeriak entzun ahalko dituzue internet bidez edo Arraio Irratiko uhin libreetan.
Podcast: Play in new window | Download
Astearteko ZarataZarautz irratsaioan, berriki kaleratu den Mallorka Punk Vol I bildumari egingo diogu errepasoa. Radio 77 irratiko 1984 irratsaioak ekoizturiko LP bilduma honetan, gaur egun Mallorkako irlan dauden Punk taldeak aurkitu ditzakegu. Aspirina Infantil, Decraneo, Usura, Eskoria, Mostros…
Horregatik, 1984 irratsaioko kidea den Federi elkarrizketa egingo diogu eta bertako abestiak entzuteko aukera izango dugu, beti bezela, gaueko 21:30etatik aurrera Arraio Irratiko uhin libreetan edo internet bidez.