Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

“Autogestioa eredu; txoko ezberdinetatik ikasiz” mahai-ingurua entzungai

Atzo Putzuzulo Gaztetxean izan genuen Autogestioa eredu; txoko ezberdinetatik ikasiz mahai-ingurua entzungai duzue iada. Gernikako Astrako, Oñatiko Antixena Gaztetxeko eta Lekeitioko Gaztetxeko kideak eduki genituen beraien esperientziak kontatzen. Gaztetxe bakoitzaren istoria errepasatzeaz gain, gaur egungo borrokez eta bakoitzaren etorkizunaren inguruan jardun zuten bi orduz.

mahainguru

Mahai-inguru hau entzun nahi baduzue, egin klik podcastean.

Felixen bisita ZarataZarautz irratsaioan

Gaurko ZarataZarautz irratsaioan, gure laguna den Felixen bisita edukiko dugu. Gaurkoan gainera, kontzertu berezi baten berriz emanez etorriko zaigu, ostiral honetan Mogambo aretoan izango den kontzertu bati buruz hitzegingo digu eta. Wings Of Heart kolektiboa ekonomikoki laguntzeko kontzertua izango da hau.

azaroak_4_felix

Hortaz, gaurkoan beganismoaz eta animalien askapenaz mintzatuko gara beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera eta Arraio Irratiko uhin libreetan.

Gaztetxea Kaleaneko audioak entzungai dituzue

Larunbatean antolatu zen Gaztetxea Kalean egitasmoaren barruan Arraio Irratiak saio berezia egin zuen goiz guztian zehar. FMko emisioak huts egin bazigun ere, audio ia denak gordeta ditugu.

arraio

Bertan izan ziren Stand guztietako kideren bat elkarrizketatzeaz gain, gure programazio berria aurkeztu genuen. Honez gain, Gaztetxeko kideren bat ere elkarrizketatu genuen, baita Manuela Gaztetxe zaharreko beteranoren bat ere.

Eta eguna amaitzeko, lokala duten gazte pare bati ere elkarrizketa txiki bat egin genien, baina audio hau ezin izan genuen grabatu. Audio guztiak podcastean dituzue entzun nahi izan ezkero.

Arraio Irratiak saioa egingo du Gaztetxea Kalean egunean

Putzuzulo Gaztetxearen 9, urteurrenaren baitan, azaroaren 1ean Gaztetxea Kalean eguna antolatu dute. Arraio Irratiak bere stand-a edukitzeaz gain, irratsaio berezia egingo du goizeko 11:00etatik aurrera. Bertan, gure programazio berria aurkezteaz gain, elkarrizketa bereziak eta mahai ingururen bat edukiko dugu, beti bezela, gure betiko umore ikutuarekin. Eta dena ongi badoa, FMko 99.3an ere entzun ahalko da!!!

Zorionak Putzuzulo!!!

EGITARAUA_9urte_web