Arraio Irratiaren 20. urteurreneko ekitaldien barruan Beatriz Egizabalen antzezlana edukiko duzue Hiruputzu Gaztetxean otsailaren 27an, ostiralean eta 20:00etatik aurrera. Sarrerak egunean bertan 19:30etan egongo dira 5 euroren truke eta amaitu arte.

Galdera hauei erantzun nahiean nire bizitzan feminismoak izan duen eragina aztertuko dut. Haurtzarotik heldutasunera. Inguru normatiboak izandako eragina. Inguru ez normatiboek izandako eragina… Feminismoaren olatu desberdinak aztertuz. Zer ulertu dut? Zer ez dut ulertu? Zer ulertu dut gaizki? Gaizki ulertzea ez ulertzea da? Ondo ulertzea ulertzea da? Ezer ulertu gabe bizi gaitezke? Antza denez bai… edo ez?
[…] otsailak 15, Beatriz Egizabal izan dugu gure uhin askeetan. Datorren otsailaren 27an “Gregoria” bakarrizketa antolatu dugu gure 20. urteurrenaren barruan eta aitzakia ederra […]