Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: apirila 2026

Petrolioa, gerrak eta trantsizio faltsuak

Iepakaixou ia denoi!

Gaurkoan, apirilaren 26an, Arkamurka natur taldeak antolaturiko hitzaldi baten grabaketa eskeini dugu. Pasa den apirilaren 23an Modelo aretoan izan zen hitzaldi-solasaldia Aitziber Sarobe eta Alex Lopezen eskutik, eta bertan NoEsNormal estatu mailako mugimenduaren berri eman zuten. Hain zuzen ere mugimendu horrek egiten duen irakurketa zabaldu zuten: petrolioaren inguruko gatazkak, trantsizio energetikoaren itzalak eta gure kontsumo-ereduen ondorioak, besteak beste.

Entzun ezazue!

Arraiok bere 20 urteak ospatuko ditu!!

Arraio Irratiak bere 20 urteak ospatuko ditu Maiatzaren 9an, egun zoragarri batean.

Esan bezala, maiatzak 9 ondo gordetzeko data duzue, egun borobila prestatu deu eta. Lehenago erakutsitako kontzertuez gain, hona hemen egun osoko egitaraua. Goizetik gauea! 20 urte ezpaitia egunero iten!

Bazkaira apuntatzeko QR hori erabili behar da, baina kontuz, leku mugatuak daude, soilik 100 pertsonentzat izango da. Bestalde, kontzertutako sarrerak ez dakar berarekin bazkaira juteko sarrera, aparte doaz. Laburbilduz:

  • Kontzertua 8€ @310denda -n salgai!
  • Bazkaria 10€ momentuan ordaintzen da, apuntatzeko erabili QR. Gehienez 100 pertsonentzako lekua eongo da!

Animatu!

Patiyoko Atzuak 04×04 – Maren Zubeldia

Kaixo kaixo entzule maiteak!

Azkenian bueltan gea, aurtengo urtia gogor xamarra izaten aida, baina hementxe gaude! Oraingo honetan Maren Zubeldia izan da gurian, Donostiako portutik, bollera txurferra, zine zuzendaria eta kaian zain geatu eztu nahi mamarratxa bat. Eskerrik asko, plazerra izan da!

Besteak beste, ULTRAMARINO laburmetrailaren zuzendaria da Maren eta bere sormen prozesuaz eta zine munduaz hitzein digu. Horrez gain, beste mila kontu ere jorratu ditugu eta laburmetrailan bezala, su eman nahi izan diogu sistema bitarrari.

Gaurko gomendioak Aurora Venturiniren “Las Primas” liburua, argentinar umore beltza gustuko badezu, hauxe da zure liburua.

Gehiegi luzatu gabe, hurrengora arte mamarratxas!

1, 2, 3 TUMAMARRATXA!

Arnas(t)estua eta playeroak gaurko saioan

Kaixo entzule!

Zer moduz? Gu primeran, udaberri eguraldi honekin! Gaurkoan gure Ane Muruamendiaraz etorriko zaigu gela arroxera apirileko arnas(t)esturako.

Honetaz gain, playerotako final erdiak jokatu ziren igande eguerdian eta bertako emaitzak aipatuko dizkizuegu.

Hau guztia, gaur, asteazkena, 20.0tatik aurrera Arraio irratian FMko 99.3an!