Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urtarrila 2026

Playeruak eta arnas(t)estua biharko saioan

Kaixo entzule,

urtarrileko azken saio honetan playerotako kontuak izango ditugu mintzagai. Alde batetik 9. jardunaldiko emaitzak errepasatuko ditugu, baita honek utzi duen sailkapena ere. Bestetik, 10.jardunaldiko kiniela egitea dagokigu, baita zuei ere. Azkenik otsailaren 7an ospatuko den III. Emakume Futbolari eguna aipatuko dugu.

Saioa amaitzeko, gure Ane Muruamendiarazen arnas(t)estua izango dugu. Oraingoan bizipen pertsonalagoetetatik kirola praktikatzeko moduaz arituko zaigu, mistoan, generoka, generorik gabe… bada zer hausnartua!

Hau guztia, beti bezala, asteazkenean 20.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!

Badator 24. Korrika!

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, urtarrilak 25, Korrika izan dugu hizpide eta horretarako Egoitz etorri da gure gela arroxera, Korrikaren eskualdeko arduraduna. Berarekin aztertu dugu nola antolatzen den horrelako ekimen erraldoi bat, korrikaren abestiak errepasatu ditugu, AEKren lana zein den eta euskararen egoeri buruz ere aritu gara, besteak beste. Korrikari buruzko edozertarako helbide honetara idazteko eskatu du: urola-kosta@korrika.eus

Entzun ezazue!