Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2025

Pradalismoa aztertuz

Iepakaixou ia denoi!

Gaurkoan, azaroaren 30ean, Ahoztar Zelaietarekin antolatu genuen liburu aurkezpena eskeini dugu esklusiban. “El Pradalismo. El ocaso de los JoBuBi” du izenburu bere azken lanak eta Hiruputzu Gaztetxean aurkeztu zuen pasa den azaroaren 26an. Liburuan, besteak beste, “Pradales operazioa” nola gauzatu den azaltzen du, baita soziologoen klanak eta euskayetanoek EAJren botorea nola bereganatu duten ere.

Entzun ezazue!

 

Geratzen zera edo Bahoaz!!! 2. Saioa!!!

Ez dakigu zein den Doraemon eta zein Nobita, pelikula bateko protagonista ala antagonista izango ziren, isla desertu batetik bizirik aterako ziren ala ez…baina badakiguna da Oihane eta Landerrekin primeran pasatu genuela eta zuek ere aukera izango duzuela beraiekin parre batzuk botatzeko bigarren saio honetan. Animatu entzuteraa!!