Podcast: Play in new window | Download
Kaixo entzule! Hemen gara berriz ere saio bikain batekin. Gaurkoan playeroek hartuko dute saioaren zatirik handiena, jada 2 jardunaldi jokatu dira eta 3.go baten atarian gaude. Hondartzako futbolaz ez ezik, honen inguruko berrikuntzez ere ariko gara, talde berriak sortu direlako eta kromoak aterako dituztelako.
Honetaz gain, gure Ane Muruamendiarazen kolaborazioa izango dugu. Denboraldi honetako nobedade bezala, jakin, hilean behin Arnas(t)estua sekzioa entzuteko aukera izango dugula, kirola ez delako jarduera fisikoa soilik honen baitan badagoelako zer hasunartua. Zer, nola, nork, zergatik, zenbatetan, zein hizkuntzatan… egiten denak eragina baitu. Sarri esaten da kirola ez dela beste elementuekin nahastu behar, kontuan hartu gabe bere sorreratik, jada, baldintzatua dagoen arren.
Hau guztia, gaur, asteazkena 20.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!


Be First to Comment