Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: martxoa 2024

Liburuzaina eta Korrika

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, martxoaren17an, Korrikatra zuzeneko konexioa egin dugu irratsaioa hasteko. Arrosa sareko korrespontsalarekin solasean aritu gara umore beltz zoragarri batez Korrikako furgonetan ikusi eta bizitakoei buruz. Ondoren Pier gure liburuzaina etorri zaigu, beti bezala bi liburu gomendiorekin. Amaitzeko Korrikaren abesti guztiak errepasatu ditugu.

Entzun ezazue!

Ainara Legardonekin solasean adimen artifiziala eta kultur sorkuntzaz

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, martxoak 10, irratsaio berezi bezain bikaina izan dugu. Horretaz arduratu da Ainara Legardon musikari, artista eta dibulgatzailea. Berarekin azken MEFSST-en eman zuen hitzaldian oinarrituta, kultur sorkuntzan adimen artifiziala izaten ari den eraginari buruz aritu gara hizketan, baina baita gauza askoz gehiagori buruz ere. Argipenak, azalpenak, adibideak, aholkuak… guztiak bere ohiko goxotasun eta argitasunarekin.

Entzun ezazue!