Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urtarrila 2022

Herriko taldeen emaitzak eta playeroak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan aspaldi egin ez dugun errepasoaren txanda izango da. Honela bada, herriko kirol talde ezberdinen nondik norakoen berri emango dizuegu.

Honetaz gain hondartzako futbola edo playeroei ere tarte berezia eskainiko diegu, joan den igandeko jardunaldiak utzitako emaitzak errepasatzeaz gain, datorren igandean mutilek izango duten jardunaldia aztertuko baitugu.

Hau guztia, beti bezala, asteazkenean 21.00tatik aurrera FMko 99.3an!!

Hasi dugu denboraldi berria!

Iepakaixou!

Bueltan gea, hasi degu Ahuntzaren Gauerdiko Eztularen 16. denboraldia!

2022. urtea hastearekin batera ekingo diogu gela arroxean gure eztulak botatzeari. Oraingoz Putzuzulo Gaztetxetik eta Ijaunaren gidaritzapean, igandero 21:00etatik aurrera elkarrizketak eta kolaboratzaileak izango ditugu FMko 99.3an eta www.arraio.eus webgunean entzungai.

Eta hasteko, Samai-zuloko sorgiƱaren bixita izan dugu bere liburu gomendio eta hausnarketa ezberdinekin. Ondoren Naiz irratiko “Etxerako kunda” irratsaioaren zuzendari nagusia, Patxi Uranga, etorri da, irratsaioaz, presoez eta espetxeaz hitzegitera.

Entzun ezazu!