Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: ekaina 2021

Ekida, sozialisten kultur ekimenaz eta Nerea Loiola idazlea, ‘Epizentroa’ narrazio bildumaz

Epaakaixoo!

Igande honetan ere gonbidatu ugari izango ditugu gela arroxean. Batetik, Ekida sozialisten kultur ekimeneko kide bat izango dugu, eratu berri duten proiektuaz aritzeko. Hainbat espaziotan hasi dira lanean, besteak beste, webgune baten bidez eta ‘Manifestua’ izeneko ikuskizunarekin.

Bestetik, Nerea Loiola idazlea ere izango dugu gurean, argitaratu duen azken liburuaz aritzeko, besteak beste. Epizentroa izeneko narrazio bilduma plazaratu du idazleak, zazpi ipuinez osatua. Haur eta gazte literaturen aritu ondoren, helduei zuzendutako lehen lana azalduko digu Ahuntzaren Gauerdiko Eztulako mikrofonoetan.

Ohi bezala, efemerideen tartean eta bestelako kontuak ere ez zaizkigu faltako! Badakizu, igandero, Arraio Irratian, FM 99.3an!

Irungo Harrera sarea eta Samai-zuloko sorgiña!

Iepakaixou!

Igande honetan, ekainak 6, Irungo Harrera sareko kideak izango ditugu Ahuntzaren Gauerdiko Eztula irratsaioan. Beraiekin, Irun eta Hendaia arteko sasi-mugan gertatzen ari denaz jardungo gara patxadaz. Horren aurretik Samai-zuloko sorgiñaren bixita izango dugu, beti bezala gauza interesgarriak ekarriko dizkigularik. Eta amaitzeko, maitasun/gorrotozko efemerideak!

Hau dena, igande honetan, ekainak 6, gaueko 21:00etatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an eta arraio.eus webgunean