Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: abendua 2020

Koplazale Elkartea, Ez-Kopla Txapelketa ta urte bukaerako saiua!

Urteko azken saiuan, Koplazale Elkarteko Unai Agirre izan deu aurtengo Ez-Kopla Txapelketan inguruan hizketan. Horrez gain, aurreko urtetako ofiziyon batzuk’e ekarri nahi izan ditugu zuen etxeta.

P.d: arazo batzuk mediyo saio aurretik aurrea entzungai.

Datorren urtarrilan 11 arte!

kopla 2020.jpg bistaratzen

Ametsola, Kale o bale eta Aitziberren kolaborazioa igande honetan

Kaixo entuzle!

Igande honetan, abenduak 13, herriko bi proiektu berri ezagutuko ditugu: Ametsola eta Kale o bale. Bertako kideak gure gela arroxera etorriko dira, noiz, nola, zergatik eta zertarako sortu dituzten argitzeko. Aitziber Sarobe ere etorriko zaigu, bere hilabeteroko kolaborazioaren tartean. Eta amaitzeko maitasun eta gorroto pixkat banatuko dugu efemerideei esker.

Ez galdu eta sintonizatu igandean 21:00etatik aurrera Arraio irratia FMko 99.3an edota arraio.eus atarian, oso posible da sari bikain bat irabazteko aukera izatea irratira deitu ezkero… Adi egon!

aho bete hitz more- Euskara eta Feminismoa

2020ko azaroan zehar ospatu diren euskara eta feminismoa jardunaldiak

lau mahai-inguruz osatu dira eta hoietatik bat, lehenengoa, ekarri degu gure uhinetara.

Hizkuntza politikarako sailburuordetzak, Emakundek eta Hizkuntza eta Generoa batzordeak elkarlanean antolatutako Jardunaldiak izan dira. Online ospatu dira

Mahai-ingurua

Hizkuntza eta generoa: hurbilpen teoriko bat.

“Biak dira bigarren mailakoak, goxoak, biak daude zaintzari eta eremu pribatuari lotuak eta ez politikari, borrokari edo lehiari lotuak,…”.Lorea Agirre

Solaskideak:

Lorea Aguirre Dorronsoro. Kazetaria eta antropologoa.

Idurre Eskizabel Larrañaga. Kazetaria eta antropologoa.

Aurkezlea:

Eider Olazar Elduaien. Elhuyarko komunikazio teknikaria.

Musika;

Catherine Rusell “Just because you can”

Halie Loren “A womans way”

Susannah Mc Corkle “Waters of march”

Gaur Joxemi Zumalabek antolaturiko mahai-ingurua zuzenean!

Borroka -aliantzak pandemia garaian– mahai ingurua Herri mugimenduen borroka moldeez ari garela maiz plazaratu da aliantzen gaia. Hainbat esperientzia biltzen dituen mataza osatu dugu azken urteotan fundazioan, hausnarketaz, esperientziaz eta korapiloz betea. Ibilbide hau borobiltzeko aukera sortu zaigu, eta datorren abenduaren 10ean Donostiako Doka Kafe Antzokian antolatu dugun mahai-ingurura gonbidatzen zaitugu.

Testuinguru pandemiko honek gauza asko aldarazi dituen arren, aktibazio soziala eta auto-antolakuntza indartzea lehen bezain garrantzitsua edo are garrantzitsuagoa dela uste dugu. Bainaezin dugu ukatu, egoera honetan herri mugimenduak bildu eta elkartzeko zailtasun askotarikoak ditugula mahai-gainean. Honen aurrean, elkar saretzeak nola berrasmatuko ditugu? Zein elementu berri jarri dira mahai-gainean? Herri mugimenduak indartu eta borroka esparruetan eragiteko gaitasuna nola landu? Gogoetarako galdera berriak ekarri eta hainbat esperientzia elkarrizketan jartzeko asmotan, herrimugimenduetako esparru ezberdinetan parte-hartzen duten kideak gonbidatu ditugu:

•BALA Kolektiboko kideak

•Gaur-Geroa-Duintasuna pentsiodunen elkarteko kidea

•Infernua Bizirik! kolektiboko kidea

•Groseko Auzo Zaintza Sarean parte hartu duen kidea

Gaur 18:30etatik 20:30etara Arraio Irratian, FMko 99.3an eta arraio.eus atarian entzungai izango duzue mahai-ingurua. On egin!