Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: ekaina 2020

Gorkeyaren azken irratsaioa

Kaixo famili!!

The Dollyrots Girl Groups And Punk Beats: The Covers diskarekin agurtu dugu ikasturte hontako azken irratsaioa. 2020 arraro xamar hasi danez azken irratsaioa egiteko urte egokia iruditu zaigu. Nina eta Lopandere Gorkeya bezala agurtzen gara. Laixter berriro entzungo garelakoan,

Muxu asko eta besarkada bat guztioi.

NINA&LOPANDERE

Iñigo Eizagirre txirrindularia biharko saioan

Kaixo entzule maite! Konturatzerako iritsi gara denboraldi amaierara eta ondorioz 2019-2020ko azken saioa egin beharko dugu.

Biharkoan Jira-bira Eulen taldeko Iñigo Eizagirre txirrindulari gaztea izango dugu. Lehendabizikoz aurten ari da 23 urtez azpiko afizionatuetako mailan lehiatzen Zarauztarra-tik igaro ostean.

Bere hastapenetatik hasita, urte gorabeheratsu hau eta hemendik aurrera duen egutegiaz zein bideaz arituko gara. Beti bezala, hau guztia 21.00tatik aurrea, Arraio irratian, FMko 99.3an!!