Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: otsaila 2019

Emakume surflari bargastak

Ikasturteko bosgarren saioan Emakume surflariak izan ditugu protagonista: Lo eta Miriam Imaz zarauztarrak eta Aurori oriotarra. Beraien esperientziak, ibilbideak eta bizipenak azaltzeaz gain, Emakumea Surflari egitasmoaren xehetasunak ere azaldu dizkigute, bertan parte hartzeko gonbita egitearekin batera, noski! Datu esanguratsu bat ere eman digute, iazko edizioan guztira 500 emakumek parte hartu zuten eta surfa praktikatu.

Nymeria gaurkoan “Sense8” telesailaren inguruan aritu zaigu. Wachowski ahizpen “perlatxo” bat.

Amaitzeko hilabeteko hitza ere presente izan dugu; beste harribitxi bat gure hiztegitxorako: Motxina, alua.

#bargastak #matxardak #matrakak

Arruazuko Aritz Ganboa artzaina eta sendabelarretan kardabera eta atxikoria

Gaurko ttirriki ttarraka(hankak lurrean) saioan oi bezala  kolaborazioen atalean  Sara aizarnarra izango da gurean. Kardabera eta txikoria izango ditu hizpide. Jangarriak diren landareak ditugu hauek, beraz hainbat erabilpenetarako baliagarriak, eta osasunerako mesede harrigarriak dauzkana: hezurretarako, zainetarako, azalerako… Bestetik gaurko elkarrizketa nagusian sakana aldera joko dugu, Aritz Ganboa  artzaina izango dugu hain zuzen ere. Bera Albi Gaztak gaztandegiko kide da eta Arruazuko proiektu  honen berri izateko aukera izango dugu, baita elikadura burujabetza eta beste hainbat kontutaz sakontzeko parada ere. Ez galdu beraz gaurko ttirriki ttarraka, ostegunero bezala 19:30 20:30 artean Arraio irratian. ON EGIN!