Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urtarrila 2019

Aspaldiko lagun baten bixita aste hontan!

Aupakaxou! Aste hontan aspaldiko gonbidatu bat izango deu gela arroxian. Hain zuzen ere, irratsaio honen sortzaileetako bat. Bestalde, Ander Agirreren puntu eraztuna izango deu eta baita gabonetan aipagai izan dian hainbat gairi buruzko bertsoaldiak ere.

Bapateko Unibertsoa

 

 

 

 

 

 

 

Astelehenero bezela, 20tatik aurrea 99.3 FM!

2019ko lehen eztula!

Kaixo! Eta urte zerri on, edo urte barrigon, edo nahi duzuena!

Guretzat ere hasi da 2019a eta ekin diogu igadenroko zitari. Gaurkoan, Basaburuako Esan Erran irratiko Lur Gilekin aritu gara haseran, egin berri duten zozketa mundialaz eta beraien irratiaz hitzegiten. Ondoren pasa den astean Zumaian ospatu zen 6. preso eta iheslarien aldeko eskubaloi txapelketa izan dugu hizpide, Ijaunak eginiko kronika eta grabazioekin. Eta amaitzeko, nola ez, efemerideak!

Konpost-alegreko kideak besteak beste gaurko ttirriki ttarrakan

Gaurko saioak bi adar nagusi  nagusi izango ditu, batetik, garaiko produktuen eta errezeten atalean, gure Arzank chef handia izango dugu. Negu bete beteko barazki bat bertaratuko digu: Azalorea. Honen historia eta propietateak xehatzeaz gain, azalorea saltsa berdean egina aurkeztuko digu, primeran neguko handikeriak jaisteko! Bestetik, Vista-Alegre auzotik, auzo konposta nola egin eta gauzatzen duten azalduko digute. 2012tik hona ari dira konpost-alegreko kideak horretan eta gaurkoan gela arrosara ekarriko digute euren ahotsa. Ostegunero bezala, 19:30 20:30 artean ON egin beraz!