Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urtarrila 2019

Bertsolaritzaren justizia hizpide

Aupakaxou!

Astelehenakin bat, Bapateko Unibertso interesgarriya dakarkizuegu aste hontan. Hain zaila dan bertsolaritzako bi epaile izangoitugu gurian, beraien iritzi eta hausnarketakin: Unai Muniain eta Elisa Iztueta. Horrez gain, Unai Eskobarren puntu-erantzuna re izango deu entzungai.

Hau dana ta geyo 20tatik aurrea 99.3FM!

Irungo Harrera Sarea eta Gure Benta

Kaixo lagunok!

Igande honetan Irundik hasiko dugu irratsaioa. Euskal Herria harrera herria lelopean, 5.000 lagun inguru bildu ziren atzo Irun eta Hendaia artean, migratzaileen eskubideak bermatzea eta zirkulazio askatasuna aldarrikatzeko. Sare honek egindako lana, eta zehazki, Lakaxita gaztetxean harrera gune gisa izan zuten esperientzia kontatuko dizkigu bertako kide Amaiak.

Ondoren, migrazioekin lotutako beste proiektu interesgarri bat ere ezagutuko dugu, Olatzen eskutik: Arteako Gure Benta izenekoa.

21:00etatik aurrera, ohiko umore eta efemeridez alaituta, Arraio Irratian! FM 99.3!

2018ko errepasoarekin hasi dugu bargastok urtea

Urte bargasta on!

Eta urtea ondo hasteko 2018an, Zarautzen, emakumeak protagonista izan diren hainbat gai aipatu ditugu: Judith Gagoren argazki-erakusketa, Edurne Epeldek Hik Hasi aldizkarian emandako zaintzaren inguruko elkarrizketa, Karmeldarretako mojek webgunea ireki zutela, Ainhoa Alberdiren “oxido” antzerkia, Emakumeak Planto Zarautzen etab.

Nymeriak beti bezala bi gomendio ekarri dizkigu. Telesailari dagokionez, “Jane, the virgin” izan du hizketagai eta liburuen atalean, Daniele Sarriugarteren “Erraiak“.

Saioa bukatzeko, #hilabetekohitza ez da falta izan: matraka!!! Beti bezala, gure adiera eman diogu, :D.

 

Huerta Peraltako greba eta asuna senda belarren atalean

Aste honetako ttirriki ttarrakan(hankak lurrean) senda belarren atalari ekingo diogu lehenik. Bertan, Sara Letamendia aizarnarrak pasa den eguneko katarro, eztul eta biriken gaineko landareei beste erabilera batzuk emango dizkio. Gogoratu abenduko kolaborazioan, plantaina, ezkaia eta zolda belarrarekin osatu zuela beteak beste negurako jarabe aproposa. Oraingoan ordea hauekin bestelako erabilerak aipatzeaz gain, asuna bertaratuko digu. Askotan ume eta  hain ume ez garenon azkurak eragindako landare honek onura izugarriak ditu , beti ere behar den bezala erabilita. Elkarrizketaren orduan berriz Huerta de Peraltako greba izango dugu hizpide Ramon Nafarroako landa eremuko Lab eko kidearekin. Beraekin, atzo bertan amaiera eman zitzaion Azkoiengo nekazarien borroka eta euren egoeraz gain, oro har lur jabeak ez diren jornalari eta tenporeroen egoeraz mintzatuko zaigu. Badakizue beraz zuzenean ostegunero bezala gaur ere 19:30 20 :30 artean. OSASUNA!