Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: uztaila 2017

Tourreko 12. etapa zuzenean Gaba tabernatik

Kaixo entzule maite!!

Agindu bezala aurten ere tourreko etapa bat zuzen-zuzenean eskainiko dizuegu. Ostegun honetan 15.30tatik aurrera Gaba tabernan egongo gara Pirineotan jokatuko den lehendabiziko etaparen kontakizuna egiten. Ezin baduzu bertaratu lasai egon zure irratiko FMko 99.3a sintonizatuta entzuteko aukera izango duzu, baita gure web orrian ere, www.arraio.eus orrialdean alegia. Beraz badakizu, Periko, Pedro Mari, eta bestelako esatariez nazkatu bazara aukera aparta duzuen tourraz gozatu eta siestari iskin egiteko!!

Arraio Irratia oporretara doa

Uda iritsi da eta urtero bezala Arraio Irratia oporretara doa. Udako etenaldia berritze lanetarako aprobetxatu eta urtean zehar izan ditugun arazoak konpontzeko erabiliko dugu.

Gogoratu irailean eta urrian itzuliko garela gogo biziz. Bide batez, Arraioren 12. urteko programazioan parte hartu nahi duen edonor gonbidatu nahi dugu. Edonork saio bat egin edo irratian esku bat bota nahi badu, idatz dezala info@arraio.net helbidera. Ongi pasa uda!!