Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: ekaina 2017

Tropela eta txirrindularitza kontuak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan Oihan izango da gurean, tropela atariak antolaturiko 3. tropela hondartzan antolatzen dabilenetako bat. Zarauztar hau txirrindulari zaleen artean oso ezaguna den tropela atariko sortzaileetako bat dugu. Sortu zenetik txirrindularitza froga ezberdinen porrak antolatu dituzte internet bidez, non arrakasta handia izan duen gure lurretatik kanpo ere. Garai batean ume nahiz helduek jokatzen zuten hondartzan kanika eta plastikozko txirrindularien jokoa sustatze aldera orain 3 urte martxan jarri zuten Tropela hondartzan ekimena. Igande honetan Zarauzko hondartzan egitarau berezia prestatu dute zirkuitu ezberdinak egin eta joko honekin gozatzeko. Honen inguruan ere galdegingo diogu gure gonbidatuari. Zuk ere galderarik egin nahi baduzu utzi zure iruzkina facebooken, txioa twitterren edota gerturatu Putzuzulo gaztetxera bihar 18.00tatik aurrera. Gogoratu Arraio Irratia sintonitzatuta, FMko 99.3an entzun ahalko duzula elkarrizketa osoa!

A LOS PIES DEL CABALLO liburuaz Presio Heltzean

Asteazkenenko Presio Heltzea irratsaioan, Justo Arriolak Txalaparta argitaletxearekin kaleraturiko A LOS PIES DEL CABALLO liburuaz jardungo gara. Arraio Irratiaren 11. urteurreneko ekitaldian Putzuzulon aurkeztu zuen Justok liburua eta aurkezpen hau edukiko duzue entzungai asteazkenean, 20:00etatik aurrera.

HERRIAK BIZIRIK !!

Kaixooo!
Gaurkoan ere ahuntzak ezin muzin egin entzule zareten guztioi. Hainbat adibidetaz arituko gara Herriak Bizirik dauden adierazle.
Eta bertatik hasiko gara, Getaritik hain zuzen ere. Bertako kofradia zaharra berreskuratu nahian ari dira Getariako eskubide sozialen kartako kideak eta Aritzekin izango gara zuzen zuzenean, martxan jarri duten sentsibilizazio kanpainaren inguruan.
Bestetik, Kuba, egiak eta gezurrak´ izeneko mahai-ingurua ere antolatu dute hainbat eragileren artean ekainaren 8an, parte-hartzaile hauekin: Mariela Castro Espín, diputatu kubatarra eta `Sexu Hezkuntzako Zentro Nazionaleko´ (Cenesex) zuzendaria; Aleida Guevara March, mediku kubatarra, `Centro de Estudios Che Guevara´ erakundeko kidea eta Ernesto Che Guevararen alaba; eta Claudia Camba, `Un mundo mejor es posible´ fundazioko lehendakaria eta Kubako osasun- eta hezkuntza-arloetako misio solidarioen koordinatzailea Argentinan.
Honen inguruan ere mintzatuko gara Aritz berarekin.
Eta noski, atzoko egunean Gasteizko kaleetan izan zen manifestaldia ere izango dugu solasgai.
Errekaleor bizirik jarrai dezan, milaka lagun bildu ziren eta bertan izan genituen Ahuntzako 2 erreportari.
Bukatzeko, Gernikako Astra zentru sozialean burutu diren formakuntza saioaz arituko gara.
“Herri jantzia, Garaipenaren hazia” lelopean, bertan izan genuen IJauna eta bizi izandakoa ekarriko digu gela arroxetik zuzen zuzenean.
Hau dena, 21’etatik aurrera Kostaldeko irratirik onenean!

Festa handiaren atarian, Balza maixua kaiolara!!!

Iepa kaixo lagunok!!!! Hurrengo astean burutuko dugu aurtengo Kaiolatik jaialdia!! Bertan El_txef a eta Balza handiak izango dira musika ziztatzearen arduradunak. Atzoko saioan, bigarren hau, Bergarako maixua izan genuen kaiolan. Bere orainaz, proektuez, gustuez, etab jardun ginen, eta bere abaniko musikal handia dastatu!!! On egin eta UP`THE KAIOLS!!!!