Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: maiatza 2017

Ahoztar Zelaieta eta M7ko balorazioa

Kaixo ahuntzak!

Elkarrizketa mamitsu bat izango dugu gaurko irratsaioan: Ahoztar Zelaietarekin arituko gara. Zelaieta Egin egunkarian, Ardi Beltzan eta Kalegorrian aldizkarietan aritua da ikerketa lanetan, eta hainbat liburu idatzi ditu: “Jóvenes burukides bizkainos”, “La casta vasca”, “Kutxabank”…

Horrez gain, joan den asteburuko herri galdeketaren balorazioa ere jasoko dugu Zarahitzeko kideen eskutik, eta 1977ko Amnistiaren aldeko Astea ere izango dugu gogoan.

Ez galdu! Beti bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

Elektropeñaren txanda aste hontako Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixow lagunok!!! Aste hontan aspadiko partez elektropeñak hartuko du saioaren gidaritza, azken aldian jartzen hari den balak zuekin konpartitzeko asmoz!!!! Ez galdu!!! UP THE KAIOLS!!!!!!!!!

Dantza eta euskara kontuak, gaurko Atalkan

Apirila eta martxoan Zarautzen izan diren bi ekitaldiri buruz hitz egingo dugu Atalkako gaurko saioan. Jalgi taldeko Miren eta Esther etorriko dira lehenik Putzuzuloko gela arroxara. eta aurreko hilaren amaieran egin zuten Helduen Erromeri Eguna izango dugu hizpide. Ondoren, Imanol Epeldek hartuko du lekukoa; martxoko Zarautzen euskararekin zer? jardunaldiko oharrak jakinaraziko ditu.

Interesa baduzue, badakizue, 21:00etatik aurrera entzungo dugu elkar!

 

Eskubaloi kontuak biharko saioan

Iepa kaixo entzule maite!

Arraio Irratiaren 11. urteurrenaren ospakizunekin hastera goazen honetan Rukula eta Sofaren kontzertuaren aurretik Izerditan blai saioa entzutera gonbidatzen zaitugu. Aste honetan eskubaloi kontuak izango ditugu mintzagai. Pasa den astean aipatu genuen jubenil mailako txapelketaren azken fasea jokoan zegoela Zarautzen. Hau amaituta bertan izandako emaitzen eta esperientzien berri emango digu Julen Aizpitarte entrenatzaileak. Honetaz gain herriko taldeak estu hartu zuen igandean Asobal ligan dabilen Bidasoa Euskal Kopa eskuratzeko finalean, hemen gertaturikoaren berri ere emango dizuegu.

Gogoratu hau dena, bihar, ostiralean 18.00tatik aurrera izango duzuela entzungai FMko 99.3an eta iluntzean kontzertu mundiala!!

Bi liburu aurkezpen Putzuzulon

Maiatzaren 16 eta 18an, bi liburu aurkezpen izango dira Arraio Irratiaren urteurren kitaldien barruan.

Maiatzaren 16an, asteartean, “Laura esaten zioten” liburu aurkezpena izango dugu. Bertan, Miren Odriozolak El Salvadorren izandako bizipenak kontatzen ditu. Liburua Leire Ibarguren Azpeitiarrak eginikoa da.

Maiatzaren 18an berriz, ostegunean, Justo Arriolaren “A los pies del Caballo” liburua aurkeztuko da.

Bi aurkezpenak Putzuzulo Gaztetxean izango dira, 19:00tan. Ondoren luntxa izango da ere.