Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: maiatza 2016

10urteak ospatzeko zarata saioa

Arraio irratiak 10 urte ospatzen dituela eta, ZarataZarautz berezia antolatu dugu. Gaueko 21:00etan hasiko dugun irratsaioan, 10 abesti eramango dugu bakoitzak, 10urte hauetan Putzuzulon antolatu ditugun kontzertuetako talddekin eta gehien gustau zaizkigun abestiekin osatuta

Gogoratu beraz, aste honetako saioa 21:00etan hasiko dugula!!

MAIATZAK 17 HAMAR URTE

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Pagoetako mendi lasterketa bihar Izerditan blai saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan Pagoetako mendi lasterketako antolatzaileak izango dira gurean. 2004ean hasi zenetik gora behera asko izan ditu lasterketa honek. Aurten antolakuntza taldea aldatu da, Pagoeta Mendi elkartetik, Ikastolako Guraso elkartera igaro da. Talde berri honekin batera ibilbide aldaketa ere jazo da, jaitsierako bide berria proposatu dutelarik. Antolaketaz, ibilbideaz, parte hartzeaz, sailkapenaz eta egun horrek utzitako ondorioez arituko gara beraiekin asteazkenean 20.00tatik aurrera Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

dsc_2327

“EGOERAK EZ DU EPE LABURREAN ALDATZEKO ITXURARIK, BERAZ, SENTSIBILIZAZIO LANEAN SEGITUKO DUGU”

Azken hilabeteotan etengabe aktualitatean dagoen gaia baita errefuxiatuen krisia delakoa. Europaren ateetan abandonatuta dauden ehunka lagunen argazkiak ikusten ditugu hedabideetan, geure herrietan harrera egin beharko geniekeela ere hartzen dugu ahotan, baina praktikan ez dugu pauso handirik ematen. Zenbaitek, ordea, iniziatiba hartu eta lanean dihardute. Horren adibidea da Zarauzko Solidaritate Koordinadorako hainbat kidek sortu zuten Hotz Zarautz plataforma, eta Greziara abiatu bezperetan harrapatu ditugu bertako kideak.

zarautzhotz

“LITERATURIARA EZ BAZATOZTE, PLAZER HUTSA IZANGO DA ZUEK LARRUTZEA”

Maiatzaren 19tik 22ra bitartean egingo da Literaturiaren aurtengo edizioa Zarautzen, hirugarrenez egingo da bertan, hainbat urtez Larrabetzun egin ondoren. Aurtengo gaia, larrua da, eta leloa, Plazer hutsa. Hortik aurrerako xehetasunak Zebrabide berezira batu diren Bertol Arrietak eta Ana Galarragak kontatu dizkigute.

literaturia

KATI OLAIZOLA: “UNE TXIKIAK BILTZEKO ETA EZ AHAZTEKO MODUA DA IDAZTEA EKHIÑERENTZAT”

Literaturiari buruzkoak aipatuta, bertako egitarauko lagin txiki bat ekartze aldera, Alde erantzira nabil poema liburuari egin diogu erreferentzia. Zarauztarrak autore, bitartekari, hein batean publiko ere badituen Ekhiñe Eizagirreren liburua. Eizagirre bera gurean izan ezin dugunez, Kati Olaizola gonbidatu dugu gaurko saiora.

kati