Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urtarrila 2016

JxSi eta CUPen akordioa: Anna Gabriel Sabate gurekin

Kaixo kaixo!

Herrialdi Katalanetara begira jarriko urteko lehen saioan, gonbidatu berezi batekin: Anna Gabriel Sabate elkarrizketatuko dugu. Junts Pel Si-k eta CUPek azken orduan lortutako akordioaren biharamunean, CUPeko legebiltzarkidearekin hitz egiteko aukera izango dugu Ahuntzaren Gauerdiko Eztulan.

Akordioaren arabera, Artur Mas ez da hurrengo gobernuan egongo, eta Carles Puigdemont Gironako alkatea eta AMI Independentziaren Aldeko Udalerrien Elkarteko presidentea izango da hautagai inbestidura saioan. Horren truke, CUPek gobernuari egonkortasuna bermatuko dio, eta bi diputatu Junts Pel Si talde parlamentariora pasatuko dira. Gainera, CUPek “okerrak bere gain hartu ditu”, eta parlamentuko diputatuak berrituko du.

Eta nola ez, Bilbon eta Baionan euskal preso eta iheslarien alde egindako manifestazioak ere izango ditugu hizpide.

Ez galdu, beti bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!annaGabrielArgazkia: Axier Lopez (Argia)

Zizu-ri eskeinitako Kaiolatik saioa bihar, Elektropeña eta Xugua-ren eskutik!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok!!! Atsedenaldi kristau baten ostean, hementxe gea urteko lehen ordubete elektronikoa eskeintzeko prest!!! Zita berezi batekin gainera, izan ere, duela urtebete zendu zen gure lagun ZIZU, Gipuzkoako eszena elektronikoari astindu ederra eman zion Azkoitiar gaztea . Larunbat honetan bere omenez sekulako festibala antolatu dute Azkoitian, HOLZ & BLECH izenarekin. Eta guk biharko saioan gure aportazio txikia egingo dugu, horretarako sesio berezi bat eskeiniko diogu XUGUAk eta ELEKTROPEÑAk, dagoen lekuan dagoela, gehien maite zuen musikaz goza dezan!!! EGURRE TA TXAPA!!!!!!!!!!!!!!!

10906490_395244703983124_2515941568595733910_n

10557038_807010676111040_7654239684752631235_o

Gaur gauean Zinema Itsuarekin Amsterdamera bidaiatzeko aukera!!!

Urtea lagun artean hasi nahi izan dugu gaurko Zinema Itsuan, eta horretarako Amsterdamera bidaiatuko dugu bertan bizi den aspaldiko lagun baten eskutik. Amsterdamen filmatu diren film batzuk ezagutzeaz gain, hiria gertutik deskubritzeko aukera ere izango duzue.

Beraz, prestatu palomitak eta findu belarriak.

21:00etatik aurrera FMko 99.3 an izango gara.

palomitas

Aialaren igoera gogoratuz

Kaixo entzule maite!

2015ren errepasoan zati berezia du Aiala taldearen igoerak.Horregaitik biharko saioan urteko kirol gertakari hau errepasatuko dugu. Oviedoko fasean izugarrizko balentria egin ondoren berriz ere Zarauzko emakumezkoen eskubaloi taldea ABF mailan ari delako.

Asteburu ahaztezin honetaz jardun ginen jokalari eta entrenatzaileekin. Beraz, zer hoberik errege egunez honelako opariaz gozatzea baino. Hau dena beti bezala 20.00tatik aurrera Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

img_4248-w

Urteko lehen ZarataZarautz saioa ere prest

Urteko lehen ZarataZarautz saioa ere prest dugu Arraion. Asteartean, ohiko hirukotea musika ziztatzen ibiliko gara, eta zorte apur batekin Meltxor Gaspar eta Baltasarrekin seikote bihurtuko gara. Gogoratu zita zaratatsua duzuela Zarauzko irrati librean, asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

urtarrilak_1_gu

Urteko lehen ZarataZarautz saioa entzungai duzue. Playlista berriz HEMEN.