Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: abendua 2015

Saskibaloiko mutilen entrenatzaileak eta kapitaina biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Bihar goi mailako gonbidatuak izango ditugu gela arroxean. Lehenago grabatuko dugun elkarrizketan saskibaloiko mutilen lehendabiziko taldearen entrenatzaileak izango ditugu, Iñaki Jiminez donostiarra eta Jokin Collantes zarauztarra. Beraiekin batera taldeko kapitaina Izotz Barrio ere gerturatuko zaigu. Jakingo duzuen bezala aurten lehen aldiz EBAn ari dira lehiatzen eta dagoeneko bi garaipen lortu dituzte. Maila honetan dituzten erronken inguruan jardungo gara hiru protagonistekin.

Honez gain playerotako 6. jardunaldiko emaitzak errepasatuko ditugu eta denbora izanez gero Hawaii aldera joko dugu Pipelineko uretan munduko txapelketaren azken albisteen berri emateko.
argazki200

A20: Debate erabakigarria

Kaixo Ahuntzaleok!

Aste honetan irratsaio handia izango dugu Arraio Irratian. Abenduaren 20ko hauteskundeetan zer egin zalantzan omen dabil jende asko, baina igandeko 21:00etatik aurrera argituko ditugu kontuan. DEBATE ERABAKAGARRIA izango dugu Ahuntzan. Arantxa Arrutirekin (EH Bildu), Jesus Aranarekin (EAJ) eta Ahal Dugu-ko kide batekin arituko gara.

Gai gehiagori buruz aritzeko aukera ere izango dugu, ordea. Besteak beste, Parisen aldaketa klimatikoari buruz 200 bat herrialdek lortutako akordioari buruz arituko gara Eguzko talde ekologistako kide batekin.

Badakizue, ez galdu! 21:00etatik aurrea, Arraio Irratian! FM 99.3!

Aurtengo Kopla Txapelketa entzungai duzue

Aurtengo Kopla Txapelketa atzo ospatu zen. 10 bertsolariren artean Igor Elortza garaile izan zen eta Putzuzulo Gaztetxeko zintzarria jantzi zuen bigarrengoz.

kobplak

Gaztetxea beste behin ere goraino bete zen 3 ordu luzez gozatzeko. Aurten gainera, Aurten Martin eta Xabier Etxeberria anaiak arduratu dira aurkezle lanetan. Sevillana jantzita agertu ziren, ekitaldia iragartzeko karteleko irudiari ohore eginez. Txapelketa 3 fasetan banatu zen. Lehen saioan, 10 bertsolariak ibili ziren kopletan. Bigarren faserako, 6 bertsolari sailkatu ziren. Eta finala, Igor Elortza eta Eli Pagolaren artean izan zen, Elortza garaile irten zelarik.

Arraio Irratiak zuzenean emititu zuen saio osoa eta orain podcastean duzue entzungai. Bestalde, kopletako argazkiak ikusi nahi badituzue, Urola-Kostako Hitzaren webgunean duzue ikusgai.

Ruben Rubio Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok!!! Aste hontako irratsaioan Lasartetik datorkigu bixita. Bertan jaiotako Rubenek duela zazpi urte ekin zion musika nahasteari. Bere bizilagun batek bultzatuta elektronikataz interesatzen hasi eta lehenbiziko plater eta biniloak eskuratu zituen, etxean nahasketak egiten hasteko. Hortik gutxira Zulo, Konplot edota Etxekalte bezalako lekuetan hasi zen diskak jartzen, eta martxa pixkat hartzean, komodidadea eta ekonomia kontuan hartuta, gailu digitaletara egin zuen salto. Azken urteeetan Zarauzko Dwall tabernan aritu da hilero musika ziztatzen. Bere ibilbidean elektronikaren adar ezberdinak ikutu ditu, Tech-house-a, Minimal.techno-a edota Deep house-a. Gaurkoan bere alderik lasaiena erakutsiko digu, Deep melodiko eta astuna nahastuz. Ez galdu lagunok!!! 20tan puntuan Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!

12355103_10208381695249359_1589057667_n