Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: ekaina 2015

Atalkan udarari begira jarri gea

Gaurkoan,  Ikasturte  hontako  gure  azken  irrasaioan,  udalekuekin,  musikarekin,

itsasoarekin,surfarekin….  topo.egingo  degu.

Hortako  hiru  lagun  gonbidatu  ditugu.

Lou  rock  udalekuaz  hitzegiteko  Meffsteko  Korta  eta  Andrea,  (lourockudalekua.blogspot.com)

eta  Lo Eizagirre  surflari  zarauztarra. Emakume surflari…

Beheko audioa, Guru Osto Estatu batuetan neskentzako rock udalekutan bolondres ibili eta gerokoa da,

Lou rock udalekua amets bat besterik ez zenekoa.

 

 Guk,  lehen  asteko  atalkariok, udako oporrak  hartzen  ditugu,  beste  atalkariak  txandan  txandan  beraien irrasaioak  egingo  dituzte.

ondo  bizi  ta  disfrutatuu

 

Eskola Kirolaren Aldeko Plataformako kideak bihar Izerditan blaien

Kaixo entzule maiteak!

Aurreko astean agindu bezala biharko saioan Eskola Kirolaren Aldeko Plataformako kideak izango dira gurean. Plataforma hau orain bi urte sortu zen, eta denbora honetan bere egitura sendotzea lortu du. Horren adibide dira sortu duten web orria eta mugikorretarako APP-a.

Kirol jakin batean federatu ahal izateko adina jeitsi denez eskola kirolaren egoera zein den agertuko digute. Honen onurak zeintzuk diren eta zein behar asetzen dituen ume eta gaztetxoengan. Guraso eta kirol monitoreen heziketari ere erreparatuko diogu beste zeinbat gaien arten, arlo honi ere garrantzi handia ematen diotelako.

Hau dena, asteazkenean izango duzue entzungai, 20.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!

DSC_1800