Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urtarrila 2015

Hassana LIBRE

Igande hontan Sahara izango dugu hizpide, beste behin ere

Hassana Aalia ekintzaile sahararraren inguruan arituko gara. Asilo politikoa ukatu dio Espainiak, eta kanporatzeko arriskuan da. Marokok bizi osorako zigorra jarri zion epaiketa fartsa baten ondoren, eta Saharara bidaliz gero atxilotua, torturatua eta espetxeratua izateko arriskuan da.

Askapenako kideekin arituko gara kasuari buruz, eta bide batez, Saharako herriaren egoeraz. Gari Berasaluze eta Julen Aranguren gurekin izango ditugu gela arrosean -orain gutxi egon dira Saharan-. Greziari ere botako diogu begiratua, hauteskunde emaitzen berri izan ahala.

Ez galdu! 21:00etatik aurrera FM 99,3an, edo zuzenean internet bidez: arraio.net

hassana

Gaurkoan errepikapenarekin konformatu behar!!!

Kaixo Kaiolazaleok, agenda arazoak medio, gaurkoan ezingo dugu saioa zuzenean egin. Ala ere zuen ordubete elektronikoa izango duzue. Lehengo astean Alex Niggemann eta Kiasmos-ei eskeinitako saioa entzun ahal izango duzue. Barkatu eragozpenak eta UP THE KAIOLS!!!

IMAGEN-13110786-2

Urrunetik Gertu azken saioa astelehenean emitituko dugu

Urtarrileko eta denbora luze batez azkena izango den Urrunetik Gertu irratsaioa astelehenean emitituko dugu, gaueko 22:00etatik aurrera. Irailean hasi ginen proiektua, Ekhiñe Eizagirre Zarauztar Preso Politikoaren poesiak eta testuak baliatuz.

CAM00131

4 hilabetez lagun artean egin dugun saioa puntu eta aparte bat edukiko du printzipioz, etorkizunean gehiago egiteko asmoarekin. Lerro hauen bidez bertan parte hartu duzuen denoi eskerrak eman nahi dizkizuegu.

CAM00132

Eta bide batez, podcastean azken saio honetan erabiliko dugun poema zati bat jartzen dizuegu:

Goyak, Oscarrak eta glamourra izango ditugu Zinema Itsuan!

Gaur, Zinema Itsuan, Goya eta Oscar sarien inguruko tertuliatxo bat egingo dugu urrezko kolaboratzaile baten laguntzaz. Gainera, Izerditan Blai-ekoen baimenarekin, gure kiniela egingo dugu; hortaz, nahi baduzue, parte hartu!

Goya sariak

ciutat morta

Horrez gain, “Ciutat Morta” dokumentala ere izango dugu hizpide.
Gaurko saioa ere txalogarria izango ote da? Lagun gaitzazu alfonbra gorrian barrena 21:00etatik 22:00etara.

Oscar-2015