Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: abendua 2012

Tito berriz ere ZarataZarautzen

Aurreko astean bezala, Titoren bisita edukiko dugu ZarataZarautzen. Lehengo astean amaitu ezin izan zuena aste honetan bukatzen saiatuko gara. Beti bezala Powerviolence talde bikainak entzuteko aukera edukiko duzue bihar, gaueko 21:30etatik aurrera.

Desobedientzia Zibilari buruzko mahai-ingurua entzungai

Aupa Arraioko entzule finak!

AHTren aurkako baraualdi-jardunaldien baitan Donostian azaroaren 21ean mahai-inguru ederra antolatu zuten. Desobedientzia zibilari buruz proiektu ezberdinetako kideek beraien ikuspuntua eman zuten, eta solasaldi zabala eta interesgarria izan zen. Bertan izan ziren Edurne Elizondo kazetaria, Enrike Lopez EHUko irakasle kaleratua, Gorka Torre Bizi-Tokiko kidea, Bizi mugimenduko Jon eta Mattin, eta Ignacio Sanz KEM-MOC taldekoa. Arraio Irratia ere bertan izan zen eta fin grabatu zuen guztia.  Poscastean entzun dezakezue, edo hementxe. On egin!!!