Atzo Irola Irratikoekin egin genuen solasaldia entzungai duzue. Solasaldia baino lehen, Madrilgo 3 irrati libre ezberdinei eginiko dokumental bat ikusi genuen eta ondoren Irala auzoan kokatua dagoen irrati libre honetako hiru kiderekin egon ginen hizketan. Saioa podcastean duzue beti bezala:
Iepa kaixo!!! Irratiaren urteurren ospakizunak medio, gaur arratsalde gau partean kalean ibiliko gara irrati mobil batekin, beraz gaur ezin izango dut Kaiolatik saioa egin. Gogoratu urteurreneko egitarauak aurrera darraiela, hauxe gaurko egitaraua!!!
18.00tan futbito txapelketako final erdiak poligonon.
20.00ak aldera herritik zehar irrati mobila
22.30tan Iban Nikolaien kontzertua
Besterik gabe, hurrengo astean itzuliko naiz beste eraso elektroniko batekin!!! UP THE KAIOLS!!!
Atzo, Arraio irratiaren 6. urteurrenaren baitan eginiko ekitaldietan monologoak izan genituen. Aitor Nabarro eta Jon Plazaola eduki genituen Putzuzulon eta eginiko saioa entzungai duzue gure podcastean.
Bestalde, gogoratu oraindik ere urteurreneko ekintza batzuk ditugula egun hauetan. Bihar bertan esaterako, Irola Irratikoak edukiko ditugu Putzuzulon beraien 25 urtetako esperientzia kontatuz.
Azken aste hauten eskubaloiko eta saskibaloiko taldeen inguruan dexente mintzatu gara, gaur ez da gutxiago izango, aste honetan lortu baitute bi taldeek mailaz igotzea.
Honez gain, izan ditugun beste emaitzak ere errepasatuko ditugu, areto futboleako porrota kasu.
Surfari ere tartetxo bat eskainiz, aurrena gipuzkoako txapelketako emaitzak emango ditugu eta ondoren Brazilen amaitzear dagoen Billabong Rio Pro 2012ra joko dugu.
Pagoeta mendi lasterketari ere aipu bat egingo diogu asteburuan izan baikeneun proba herrikoi hau.
Azkenik II. futbito txapelketa izango dugu mintzagai, final laurdenak jokatuta zein final erdi dauden jakinaraziko dizuegu, ez ahaztu Arraio Ballekano bertan aurkitzen dela!! saskibaloikoak igoera ospatzen Jorge Zerrato gola sartu nahian