Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urria 2011

Izerditan Blaien ere jai egiteko arrazoirik ez dugu

Iepa kaxo!

Gaur batzuentzat egun berezia izanagatik ere guk betikolez gure saioa egingo dugu. Lehendabizi gure herriko taldeek izan dituzten emaitza errepasatuko ditugu, eskubaloiko talde guztiek garaipena lortu dutela azpimarratuz.

Ondoren Hossegor aldera joko dugu, bertan Quiksilver Pro Fance 2011 txapelketak aurrera darrai, eta honen berri ere emango dugu.

Hondartzan jarraituaz playerotako emaitzak ere ezin eman gabe utzi. Aurreko igande goizeko emaitzez gain gaur goizean izan direnak ere aipatzen saiatuko gara.

Azkenik, gaurkoan denbora izango dugulakoan, pilotari historikoari ere txanda egingo diogu. 4. Emayonk Lori pala txapelketaren emaitza batzuk ere zuenganatuko dizkizuegu.

Hau dena Arraio Irratian, jai faxixtekin bat egiten ez duen irratian, 99.3an!

Urriaren 12an ere, Zirrimarrak lanerako gogoz

Hiritar zintzoen gisan, urriaren 12an Hispanitatearen eguna, Kolon Ameriketara iritsi zen eguna, Arrazarena edo Espainiako Jai Nazionala ospatu beharko genukeen arren, Zirrimarrak lanera dator. Ohi bezala berri ugari bildu ditugu aste honetan ere: estreinaldiak, xelebrekeriren bat edo beste, … Jaio zela bi mende bete direla eta, Agosti Xahori buruz ere jardungo gara. Jai egun arrotzei intsumisioa egiteko deiarekin bat eginez, goizeko Herri Eskoletan ere egongo gara. Eta nola ez, zirriakVSzerriak atala eta lehiaketa ere ez dira faltako.

Zerrimarren desfilea

 

Badakizue ba, zuek ere gonbidatuta zaudete zirrimarra batzuk egitera. Beti bezala, asteazkenean 21:30etatik aurrera. Laster arte!

Igande hontan, Alkatea Ahuntzak gobernatu nahian

Iepala!!
Ba bai. Lehengo igandean aurreratu bezala, igande hontan Juan Luis Illarramendi Zarauzko alkatea izango dugu Arraio Irratiko egoitza nagusian. 100 egun herri honen artzai igaro dituela aitzaki, ahuntzak gobernatu asmoz azalduko zaigu. Kostako zaio!
Argazkian duen alkate makila baino gehio beharko du ahuntzak gobernatzeko.

Beste elkarrizketa gogoangarri bat izango delakoan, badakizue, Igandean 21’tatik aurrera 99.3an.
Noski, irratsaioko lehenengo zatian aste osoko laburpenari ez diogu muzin egingo, ez hoixe!!
Ale ba, adiorik ez, iganderarte baizik!!