Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: uztaila 2011

Bihar ez da Kaiolatik saiorik egongo!!!

Oooooo!!! Bihar saiorik ez da egongo!!! Baina nahi duenak Getarian izango du musika elektronikoa entzuteko aukera, izan ere, bihar gela arroxetik Sokoa tabernara bidaiatuko dugu Lizarriturri eta Elektropeñak, arratsaldeko 7tatik aurrera hantxe izango gara!!! UP THE KAIOLS!!!

“Aquasella” Jaialdiaren inguruko saio berezia gaur!!!

Kaixo lagunok, Abuztuaren 5 eta 6ean ospatuko da Aquasella jaialdi elektronikoaren 15.urteurrena. Eta Kaiolatik-eko brigada bertan izango da gonbidatu bezala, ttak!!!
sella
Dave Clarke, Ben Clock, Anthony Collins, Sven Vath, Derrick Carter, DJ Hell, Ben Sims, Oscar Mulero, Hernan Cataneo… eta elektronika munduko beste hainbat urrezko izen izango dira bertan. Gaurko saioan beraz, produktore hauek eta jaialdia bera ere hobeto ezagutzeko parada izango dugu. Ez galdu lagunok, bertan izango gara Elektropeña eta Lizarriturri dj doktorea!!! Up the kaiols!!!

Metralleta taldearen Urretxuko kontzertua Arraio entzun ahalko da

Metralleta talde Zarauztarrak bira txiki bat egingo du penintsulan zehar, astebukaera honetan. Zaragoza eta Madril bisitatu ostean, Urretxu-Zumarragako Gaztetxean joko dute igandean, Uztailaren 24ean.

Bertako KKinzona irratiak zuzenean kontzertu hau emitituko duenez, beraien internet konexioa lapurtu eta Arraio Irratiko uhinetan ere entzun ahalko da. Beraz, gogoratu zita zaratatsua duzuela igandean, gaueko 22:00etatik aurrera.