Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2010

CNTko mendeurreneko hitzaldia Arraion

CNT-ren mendeurrena dela eta Putzuzulo Gaztetxean burutuko diren hitzaldi batzuk Arraio Irratian entzun ahalko dira.

Gaur bertan eta arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Andres Ruggerik Argentinarrak emango duen hitzaldia entzun ahalko da FMko 99.3an. Bertan Argentinako Empresa autogestionatuen inguran jardungo da Ruggeri. Honen ondorioz, gaur ez da Munduko Sustraiak irratsaioa eta Kaiolatik irratsaioa entzungo.

Mendeurrenaren baitan burutuko diren beste hitzaldiak ere irratitik emititzen saiatuko gara. Datozen egunetan webgunearen bidez jakin ahalko duzue.

kartela_100_urte.jpg

Bihar Ospatuko da Putzuzulo Elektronik Fest 2010

Kaixo lagunok, iritsi da aurtengo jaialdia!!! Dakizuen bezala Kaiolatik saioak urtero antolatzen duen festa da hau, diskoteka garestietatik at, prezio duinean gaur egungo musika elektronikoa entzuteko aukera aparta.

Aurten gurean izango ditugun lagunak, Mintek (Zarautz), Rodri (Tolosa), Illarras (Orio) eta gure saioko kolaboratzaile den Boke (Zarautz). Kartel bikaina benetan, doinurik garaikideenak entzuteko. Komentatu saiorik ez dela egongo, aste hontako zita elektronikoa zuzenean baita!!! Besterik gabe, animatu Putzuzulora eta UP THE KAIOLS!!!

DOKUMENTU HISTORIKO BAT AZTERGAI IZERDITAN BLAI SAIOAN

Iepa kaxo!
Ze aldartetan gaude entzule maiteak? Etxegiro egiten duen honetan saio bikaina prestatu dugu zuentzako. Lehengo zatian beti bezala emaitzak izango ditugu, rugbikoek lortutako garaipena, saskibaloi eta eskubaloikoena ere aipatuko ditugu nola ez.

Eguraldiak lagundu ez arren igande goizean playerotako beste jardunaldi bat izan genuen, hemengo emaitzak ere bildu ditugu zuei helarazteko. Hondartzan jarraituz surfari ere tarte bat egingo diogu Kelly beste behin irabazi baitu munduko surf txapelketa.

Azkenik gure estudioan izango dugun dokumentu historiko bati errepaso bikain bat emango diogu, 95-96 denboraldiko futbol gida hain zuzen ere. Bertan futbolari historiko andana agertzen da, memoria frexkatu eta parre egiteko aukera bikaina dudarik gabe. Hau guztia 20.00tatik aurrea Arraio Irratian.

gia marka
kike
19837422.jpg

Xi-La-Ba-ko finala Arraio Irratian entzun ahalko da

Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nabarreko Bertsulari Xapelketa Arraio irratian entzun ahalko da Azaroaren 13an, larunbatean.

donibane-gara.gif

Final handi honetako 8 protagonistak Amets Arzallus, Eneritz Zabaleta, Sustrai Colina, Odei Barroso, Miren Artetxe, Ekhi Erremundegi, Joanes Etxebarria eta Xumai Murua izango dira eta arratsaldeko 17:00etan ekingo diote lehiari. Txapelketako finala gainera, Donibane Lohizuneko Jai Alai pilotalekuan burutuko da.

Info 7 irratiak egingo duen emisio berezia aprobetxatuko dugu guk gure uhinetan final hau jarraitzeko.

Bertsozale guztiek beraz, zita berezi bat duzue Azaroaren 13an, larunbatean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

kartela-finala.jpg

IV. Zaratafest jaialdiaz mintzatuko gara ZarataZarautz irratsaioan

Azaroaren 9ko ZarataZarautz irratsaioan, Putzuzulo Gaztetxearen 5. urteurrenaren baitan ospatuko den IV. Zaratafest jaialdiaz hitzegingo dugu.

zarata_ona.jpg

Aurtengo edizioak 6 talde izango ditu. Bermeoko Powerflip, Beasaingo Fly Shit, Buenawistako Ira et Decessus, Zaragozako Mistkafer eta Criatura eta Bartzelonako Totalickers taldeak hain zuzen ere.

Talde guzti hauei errepasoa egingo diegu asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.