Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urtarrila 2010

Entzun ElektroPeñrekin eginiko saioa

Atzoko ZarataZarautz saioan ElektroPeñaren bisita izan genuen. Gustoko duen musika entzuten egon ginen ordu eta erdi luzez. Atzokoan, Paz Vegan, Tragedy, Ekkaia eta Derrota bezalako taldean entzuteko aukera izan genuen. Ohiko telefono deia ere izan genuen eta Paz Veganeko gitarjolearekin ere solasalditxoa egin genuen.

paz1.jpg

Irratsaioa, ohikoa den bezala, Podcastean duzue. Playlista berriz, HEMEN.

Urteko lehen ZarataZarautz saioa prest dago

Urteko lehen ZarataZarautz prestaturik dugu iada, gaur gauen zuen belarriak berotzeko. Urtarrilaren 12ko saioa bi zatitan banatuko dugu gainera. Lehenik, Audientzia Nazionalera deituak izan ziren bi lagunei eskeinita, errepresioaren inguruko kantauk jarriko ditugu gure uhin libreetan.

muttur1.jpg

Honen ostean, gonbidatu berezi bat izango dugu gure gela arroxean. Kaiolatik saioko esataria den eta Dirtaa taldean abesten duen Elektropeña izango dugu, gustatzen zaion musika jartzen (Ekkaia ezik noski).

Beraz, beti bezala, gaur gauean, 21:30etatik aurrera zaratarekin zita bat duzue.

House doinuak protagonista urteko lehenbiziko Kaiolatiken

Apa kaxo, zemouz hasi deu urtia??? Ondo espero, guk beintzat doinu elektroniko goxoekin hasi genuen, izan ere gure kaiola Arrano tabernara mugitu genuen. Bikain joan zen gaubela benetan!!! Bueno eta urteko lehenbiziko ostirala gainean dugunez, ba urteko aurrenengo saioa ere bai!!! Aste honetan house doinuetan murgilduko gara, urtea goxo goxo hasteko. Besteak beste, bertan izango ditugu Jimpster, Tiger stripes edota Africanism beraien doinurik alaienekin gure kaiola okupatu asmoz. Beraz badakizue, bihar 8tatik 9ta, urteko lehenbiziko Kaiolatik!!! Eutsourrei beti!!!