Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Patiyoko Atzuak 3.15 – Ioar Aizpurua, Ataun Irratiaren sortzailea

Kaixo entzule maiteak,

Ba al zenekiten Ataun Irratiak 10 urte baino gehiago dituela? Eta ba al zenekien hura sortu zuenak hogeitagutxi urte dituela? Atera kontuak! Guk Ioar Aizpurua Arrosa Sareko topaketetan ezagutu genuen eta flipatu egin genuen: “hau gure irratsayora dator”. Eta hara nor izan den gurean larunbat honetan.

Eskerrik asko Ioar gurian izateagatik, zuretzat irratia pasioz zer den azaltzeagatik eta Ataun Irratiko sorrera prozesuaz mintzatzeagatik. Plazer hutsa izan zen gurean izatea.

Horretaz gain, beti bezala, beste mila kontuez ere aritu ginen. Baina horretarako, entzun irratsayua!

1, 2, 3 TUMAMARRATXA!

Samai-zuloko sorgiña eta Nakba

Iepakaixou ia denoi!

Gaurkoan Samai-zuloko sorgiñaren bixita izan dugu. Beti bezala liburu bat ekarri du eskuartean, eta gaurkoan herriko liburu bat: Olatuak sutzen direnean. Horri buruz jardun ondoren euskaraldiari buruz ere aritu gara, hika pixkat praktikatuz. Irratsaioa amaitzeko, Nakba izan dugu gogoan, Ahotsa eta Hamaika telebistetako korte bana eskeiniaz.

On egin!