Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Asteburuko Txuriren aldeko kontzertuak entzungai eta iksugai!!

Hementxe dituzue larunbat eguerditik hasi eta gau parteraino Udaletxe parean izan zen kontzentrazio musikaleko grabaketak. Kalitatez ez dira apartekoak baina zuzen-zuzenean grabatuak dira. Gogoratu herriko hainbat musika taldek bat egin zutela Txuri preso zarauztarra askatzeko deiarekin eta baimen guztiak eskatu arren, udalaren ezezkoaren gainetik egin zen ekitaldia, non herritarren partehartzea ezin bestekoa izan zen egiten zuen hotzari aurre egiteko.

Hemen dituzue audio grabaketak!!


Stokolm Sindromea
Tantra
Skasti
Erail
SKT Sekuentzia
Harlore
Shitake
Dirtaa
Diskoira
MKT
Inor Ez
The Art of Losing
Burkina Faso
Kalanbrazo
Metralleta
Erantzun
Txixaparrazta

Eta hemen bideo grabaketak!!

Stokolm Sindromea
Tantra
Skasti
Erail
SKT Sekuentzia
Harlore
Shitake
Dirtaa
Diskoira
MKT
Inor Ez
Burkina Faso
Kalanbrazo
Metralleta
Erantzun
Txixaparrazta

Igandeko eztulak gaueko 9retan hasiko dira!!

Entzun HEMEN igandeko irratsaioa!!

Igande honetan ahuntzez gain, otsoak, artzaiak, otsoartzaiak eta artzaiotsoak ere izango ditugu Ahuntzaren Gauerdiko Eztulean. Venezuelako zikloari amaiera ematen saiatuko gara, naiz eta gaiak gehiagorako ere eman… Oraingoan indijena bat ekarriko dugu gure fitxategi birtualean. Entzungo duzue…


Otsoa

Asteburuko ekitaldiei ere errepasotxoa emango diegu, nola ez. Bestalde, gogoratu, hemendik aurrera igandero gaueko 9ak aldera hasiko garela, sukaldean irratia piztu eta gurekin batera afaltzeko.

Ta gogoratu, gu inork ez gaituela ixiltzen! XD

Etxebizitzaren inguruko beste hitzaldi bat entzungai

Zarauzko Gazte Asanbladak urri osoan eginiko beste hitzaldi bat dugu entzungai arraio irratian. Urriaren 4an, Nekane Juradok eman zuen hitzaldia entzungai jarri genuen gure web orrian. Hitzaldi honen izena, Etxebizitza, urbanismo basatia eta prekarietatea izan zen.
Oraingo honetan, Urriaren 18ko hitzaldia igo dugu zuek entzun ahal izateko. Bertan, Ubaldo Ortiz, Zarauzko hirigintza zinegotzia eta Mireia Unamuno Antzuolako alkate ohia izan genituen instituzioen paperaz hitzegiten. Hitzaldi hau Putzuzulo Gaztetxean izan zen eta HEMEN duzue entzungai