Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Arraio Irratiaren lehen KD bilduma kalean!!

Kaixo Arraiokideok!
Hainbestetan iragarri bezala, azkenean irten da labetik gure lehen KD bilduma! Bertan Arraio Irratiko une xelebreez gozatzeko aukera izango duzu. Bainan ez hori bakarrik, kuña ezberdinak, grabaturiko kontzertuak eta sorpresa batzuk ere baditu bere barruan bilduma honek. 3 euroren truke SKAPAko festetan hasiko gara saltzen. Adi egon kontzertutetan Arraio Irratiko unitate ibiltaria bertatik ibiliko baita 😉

Bestalde, txapa berriak ere egin ditugu eta baita udarako programazioaren karteltxoak. Eta aurrerapen moduan esan, irailean hasiko garen Arraiokide kanpainan zuen guztion parte hartzea bilatzera joango garela.

Sintonizatu zure irratia, Arraio Irratia, 99.3 FM!!

Udarako beroei aurre egiteko irratsaioak!

Udara gori-gorian dugun egun hauetan, hemen gatoz grabaturiko irratsaio berriekin zuen belarriak frexkatzeko asmotan.

Programazioari dagokionean, udara dela eta aldaketatxo batzuk egin ditugu: ostegunetako Arraio Eneak oporrak hartu ditu eta bere ordez ostiral eguerdietan, bi astean behin, Batzui Zopa izango dugu. Gogoratu baita, misterioaren Ate Iluna ere irekita dagoela astearte gauetan. Gainerako irratsaioek tinko jarraituko dute eguraldi sargori zein euritsuei aurre eginez.

Eta amaitzeko esan, sorpresaz beteriko CD bilduma bat prestatzen hasi garela… Adi eta sintonizatu 99.3a!

Irratsaio berriak entzungai!

Igande arratseko Oilotegitik irratsaioa entzun dezakezu! Bertan, besteak beste, Ainhoa Murua eta Jon Unanue zarauztar triatletei eta Iratxe Esnaola software asteburu libreko arduradunetako bati elkarrizketak, errosario feminista eta gauza interesgarri ugari aurkituko dituzu.

Ahuntzaren gaberdiko eztulean berriz, AHTaren aurkako manifestaziora joan zirenen iritziak entzun ahalko dira, Ypermanen bixita eta sorpresa ugarirekin batera.

Eta amaitzeko astelehen gauetako Trio Kalabereran jarduna, triatloia aitzakia hartuta bertako arduradunekin solasaldia, notizia kuriosoak eta abar luze bat.

Erantzun taldeari elkarrizketa Zaratazarautz irrati saioan

Bihar, asteartea, gaueko 22etatik aurrera Zarauzko Erantzun taldearen elkarrizketa izango da entzungai Zaratazarautz irrati saioan.

Zarauztarrek, beraien ibilbidearen hausnarketa bat egingo digute eta eskuartean dituzten proiektuez ere hitzegingo digute, hala nola, beraien Espainiar biraz eta uztaileko Europar biraz solasean ibiliko dira.

erantzun.jpg

Honez gain, inguruko kontzertuez eta beste hainbat sorpresez ere arituko gara astearte gaueko irrati saioan