Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Joakin Iturbe bandoleroaren bizia as noitesen

ekainaren 16-ko saioan Joakin Iturbe bandoleroaren biziaz jardungo dugu, Elgetan jaiotako bide lapur honek XVIII mende amaieran makina bat lapurreta egin zuen, eta sarritan harrapatu zuten arren, iheserako gaitasun berezia izan omen zuen

astelehenetan, 9-etatik 10-etara: as noites da radio lisboa

Tetra brikez dekoratutako Arraio Enea

Umeek eta mozkorrek esaten omen dituzte egi handiyenak. Eta guk egiyak argi ta garbi esan nahi ditugunez gaur, tetra brikez dekoratuko dugu Arraio Enea eta mozkortu egingo gea. Ya hasi gea prepaatzen…

Gaur egiya lastorik gabe entzun nahi dunak piztu dezala irratiya! Ya! 9tatik 10eta.

Bideo emanaldia eta Kontzertua Putzuzulo gaztetxean

Larunbatean, Ekainaren 14ean, Bideo emanaldia eta kontzertua izango da ZarataZarautz irratsaioaren eskutik.

Arratsaldeko 19:30etan, Hitzaldia eta bideo emanaldia egongo da “Gaur egungo borrokak Txile eta Argentinan” lelopean.

annunaki.jpg

Gauean berriz, 22:30etatik aurrera, bi talderen kontzertua izango dugu Gaztetxeko kontzertu aretoan. Lehenak “La suerte esta echada” Laudioko Punk taldea izango da. Gauari amaiera emateko, Annunaki Revenge Crust talde Amurriotarrak joko du. Hauek, denboraldi luze batean ixilik egon ondoren (taldekideren bat Alemanian bizi da), berriz elkartu dira Putzuzulon jotzeko.

Prest gaude astearte Zaratatsu berri batentzako

Azken 3 asteetan errepikapenak jartzen egon ondoren, bueltan gara ZarataZarautz irratsaioko kideeak. Gaurkoan, Thrashing like a Maniac diska errekopilatorioko taldeak jarriko ditugu. Disko hau, earache records zigiluak ateratako diskoa da eta bertan Municipal Waste, SSS eta Violator bezalako 16 talde ageri dira.

thrash.jpg

Honez gain, nobedade berriak ere izango ditugu gaur, gaueko 21:30etatik aurrera.

ainhoa azurmendi as noitesen

ekainaren 9-ko saioan ainhoa azurmendi psikologoarekin hitzaspertua izango da asnoitesen, batez ere emakumea eta kirola landu izan ditu eta zer erakutsi asko ekarriko digu

honetaz gainera, betiko atalak: o tempora- o mores,  poren txokoa eta alternatib.com

astelehenetan 9-etatik 10-etara: as noites da radio lisboa