Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Ahuntzen irratsaio berri bat!!!!!!!

Aspaldiko partez hemen duzue Ahuntzaren Gauerdiko Eztularen irratsaio berri bat!! Azken aldian alper xamar gabitlza gure programak webgunera igotzeko… Baina lasai, laster Arraio Irratian iraultza dator!

Igande honetako programan, besteak beste, Gazte Topaguneko egitaraua azaldu genuen, baita Betagarri eta Skastik Putzuzulo Amets Fabrikan eskeinitako kontzertuaren zati batzuk ipini ere eta, nola ez, AHTa ere hizpide izan genuen.

Ah! B_jaunak txirularekin duen habilezia ere agerian geratu zen inprobisaturiko bi abestitan. Beti bezala, etzun gabe geratu ezinezko irratsaio bat!


Hemen duzue entzuteko, on egin!!

Baita larunbateko kontzertuak ere!

Betagarri
BetagarriSkastiSkasti

Motornoise, 3rdage attack eta Nada por Liberar taldeen kontzertua astearte honetan

ZarataZarautz irratsaioaren eskutik, beste kontzertu bat izango dugu Putzuzulo Gaztetxean. Gaueko 21:30etatik aurrera, kalitatezko 3 talderen kontzertua izango da ikusgai.

Portugalgo Motornoise, Coruñako 3rdage Attack eta Gasteizko Nada por Liberar taldeak arituko dira bertan.

asteartea.jpg

Honenbestez, astearte honetan ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo. Hala ere ordu horretan, irratsaio zaharren bat jarriko dugu norbaitek kontzertura etorri ezin badu.

Bideo emanaldia eta kontzertua ZarataZarautzen eskutik

Asteartean, Otsailaren 26an, bideo emanaldi bat eta kontzertua izango da Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean.

Arratsaldeko 18:30etan, Jeff Lues preso anarkista Estatubatuarraren inguruko dokumental bat ikusteko aukera izango da bertan.

astearte26.jpg

Gauean, 20:30etatik aurrera, bi talde egongo dira jotzen. Lehenak, Donostialdeko Thathiana Khankhana stoner rock taldea. Ondoren, Kordobako Opa Hostil talde mitikoak joko du. Beraz, Astearte honetan ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo. Hala ere, ordu horretan grabaturik dugun irratsaioren bat jarriko dugu kontzertura azaldu ezin duen edonorrentzat.