Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Otsailaren 2ko BITACORA KAIERA saioan Iranera egindako bidaia kontatuko digu gonbidatuak


asteleheneroko moduan sintonizatu arraio irratia 9etatik 10etara

www.blogari.net/arraiokaiera

Ahuntzen gauerdiko eztula KUÑA BERRIAREKIN!!!

Atzo, otsailak 1 izan zen, igandea, eta Ahuntzaren Gauerdiko Eztulak, Arraio Irratiko irratsaio beteranoenak, soinu dei berria estrenatu genuen!

Irratsaio dibertigarri bezain informatiboa izan zen atzokoa:
-Efemerideak
-Gazte ta Aske! eguneko antolatzaileei elkarrizketa
-D3M-k Kursaalean egin zuen ekitaldiko grabaketak
-Lehiaketa
-Dei sorpresa
ahuntza

Gonbidatu batekin ere hitzordua egina genuen baina, oraindik argitzeko ditugun arrazoiengatik, etzen agertu.
Aspaldiko partez Malintxeren bixita ere izan genuen, mutu xamar ibili arren, bere presentzia oso nabaria izan ze irratsaio osoan zehar.

Guzti hau entzuteko aukera HEMEN DUZU!!

Boke handia kaiolatik saioan

Kaixo lagunok, asteburuari hasiera emateko emen dator kaiolatik, gaurkoan DJ BOKE izango dugu arraioko kaiolan. Zarauztar gazte honen gustu ona behin edo behin dastatu dugu gaztetxean, edota azkenportuko festetan. Diestro & Siniestro taldeko paraide izandako gazte honek minimal-elektro fina jarri ohi du, nahiz eta house-a edota trance-a ere benetan ondo menderatu. Ea ostiral honetan zer opari ekartzen digun. Besterik gabe, UP THE KAIOLS!!!

Urduri jarriko zaitugu

Egingo ditugun komentarioengatik, imaginatuko ditugun munduengatik, sortuko ditugu lurrikarengatik

Asteazken honetan 21:15etatik 22:15era

27zapataren ahotik eta lizarriturri dj doktorearen eskutik

ARRAIO ENEAN.