Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Tourrean ere Izerditan Blai!!

Aurten ere Tourreko bi etapa eskeiniko ditugu, lehenengoa astelehenean 15.30tatik aurrera, Pau eta Hautacam-en artekoa. Bigarrena uztailak 23an asteazkenan Embrun hasi eta L’Alpe-d’Huez-en bukatuko dena.
300px-lacets_alpedhuez.jpg
Pirineotako eta alpetako etaparik interesgarrienak Izerdtian Blai! irratsaioaren eskutik entzuteko aukera bikaina ez ezazuela galdu, betiko esatariak alde batera utzi eta benetan txirrindularitzaz gozatu nahi baduzu ez hutsik egin astelehena 14 eta asteazkena 23an 15.30tatik aurrera Arraio Irratian, Zarauzko irrati librean.
nugget-thumb.jpg

Egurra, egurra eta egurra

Aho bizarrik gabe arituko gara ostegun honetan Arraioenean, iluntzeko 9etatik 10etara, Lizarriturri Dj doktorearen eskutik eta 27zapataren ahotik. Egurrez dekoratuko dugu Arraioenea, geure burutik hasita inguruko guztiak egurtzeko asmoa baitugu. Udako etenaldiaren aurretik bi irratsaio geratzen zaizkigu. Aste honetakoa eta hurrengo astekoa. Eta ez dugu gelditzen zaizkigun bi irratsaioetan inor indiferente gelditzerik nahi. Gusto baduzue gonbidatuta zaudete inguruko azenario eta erremolatxa guztiak Arraio Irratia entzutera. Guk ere maite zaituztegu!

as noitesen azken saioa

san juan bezperako gau honetan amaituko dugu aurtengo denboraldia, lege zaharrak dioen moduan udan oporrak!!!

behar bezala egiteko, bob dylan-en zuzeneko kontzertua izango dugu, eta beste hainbat sorpresa

gaur 9-tatik 10-etara: as noites da radio lisboa 

 udazkenerarte!!!!!

Horror Bartzelonarrak Putzuzulo Gaztetxean

Arraio irratiko ZarataZarautz irratsaioaren eskutik, Crust/Punk kontzertua izango da ekainaren 24an Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean.

Ekainaren 24an, asteartean, Horror Bartzelonarrak eta Hell Division Donostiarrak izango ditugu Zarauzko Putzuzuloko kontzertu aretoan.

horror.jpg

Kontzertua, gaueko 21:00tan hasiko da, 23:00etarako amaitua egon behar du eta. Honen ondorioz, astearte honetan ez da ZarataZarautz irratsaiorik izango eta errepikapen bat jarriko dugu. Gogoratu aurten San Pelaioak egun bat lehenako hasten direla