Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Programazioak etenaldi txiki bat izango du bihar

Arraio Irratiaren programazioak etenaldi txiki bat edukiko du bihar, Azaroaren 16an, asteartean. Iberdrolako langileek argia kenduko dute Irratia dagoen auzoan eta eguerdiko 13:00etatik 14:30etara ezi izango da irratia entzun. Arratsaldetik ordea, programazioak betiko moduan jarraituko du.

Bizikletan Done Jakue bidean

Kaixo bidaiazaleok!!

Gaurkoan Bitakora Kaiera saioa izango dugu eta bertan, duela gutxi lagun batek bizikletan Done Jakue bidean izaniko bizipenak kontatuko dizkigu. Gaueko beatzitatik aurrea arraio irratiko uhin libreen bidez, Santiagorantz bidaiatzeko aukera duzue…

Besterik gabe, bidai on!!!

done jakue

Igande hontan ere eztul jarioa!!

Aupa jentilaje!

Igande hontan ere ez diogu muzin egingo irratiak ematen digun asteroko aukera honi. Astea “lory” joan da eta kontu asko izango ditugu. Alde batetik Joseba Permach-ekin hitzegiteko aukera izango dugu tfno bitartez Anoetako proposamenan inguruko epaiketaz.

Bestetik, Zarautz zero zabor taldeko kide batekin ere izango gara ia Zubietako ekimen erraldoia nola joan den baloratzeko. Eta beti bezala, errepresioaren beste perla batzukin izango gara.

Ale ba, ondo izan eta igandea 21’00rak arte!!

CNTko mendeurreneko hitzaldia Arraion

CNT-ren mendeurrena dela eta Putzuzulo Gaztetxean burutuko diren hitzaldi batzuk Arraio Irratian entzun ahalko dira.

Gaur bertan eta arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Andres Ruggerik Argentinarrak emango duen hitzaldia entzun ahalko da FMko 99.3an. Bertan Argentinako Empresa autogestionatuen inguran jardungo da Ruggeri. Honen ondorioz, gaur ez da Munduko Sustraiak irratsaioa eta Kaiolatik irratsaioa entzungo.

Mendeurrenaren baitan burutuko diren beste hitzaldiak ere irratitik emititzen saiatuko gara. Datozen egunetan webgunearen bidez jakin ahalko duzue.

kartela_100_urte.jpg

Bihar Ospatuko da Putzuzulo Elektronik Fest 2010

Kaixo lagunok, iritsi da aurtengo jaialdia!!! Dakizuen bezala Kaiolatik saioak urtero antolatzen duen festa da hau, diskoteka garestietatik at, prezio duinean gaur egungo musika elektronikoa entzuteko aukera aparta.

Aurten gurean izango ditugun lagunak, Mintek (Zarautz), Rodri (Tolosa), Illarras (Orio) eta gure saioko kolaboratzaile den Boke (Zarautz). Kartel bikaina benetan, doinurik garaikideenak entzuteko. Komentatu saiorik ez dela egongo, aste hontako zita elektronikoa zuzenean baita!!! Besterik gabe, animatu Putzuzulora eta UP THE KAIOLS!!!