Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

BEGOTXU OLAIZOLA: “GALESAK KEZKATUTA DAUDE BREXITAREKIN, ZOKORATUAGO GERATZEKO BELDUR DIRA”

Urteak dira euskal komunitatea eta Gales harremanetan daudela, horrez gain, gaurko elkarrizketaren tartera batu den Begotxu Olaizola bizi izan da Galesen, hizkuntza gutxituen bueltako egitasmoetan lanean.

BegotxuOlaizola

Egunotan, euskal astea ospatzen ari dira Galesen, bi komunitateen arteko lotura horri tiraka, eta Zarauzko Arraio irrati libreko gela arroxarekin bat egin dugu, hango lagunek egin baitiote elkarrizketa Olaizolari.

Urtea dotore hasteko, El txef a-ren bixita Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixow kaiolazaleok!! Urteko lehen bixita benetan dotorea izango da Kaiolatik saioan, Gernikako urrezko semearen bixita izango baitugu gela arroxean!! Aitor Etxebarria jauna momentuko euskaldunik internazionalena dugu elektronika munduan. Bere produkzio gozo eta bereziek mundu mailako oihartzuna izan dute azken urteotan. Bira etengabean bizi den dj eta sortzaileak, bere agenda estuan tartea eskeiniko digu ostiralean, bera hobeto ezagutu eta bere musika ederraz gozatzeko. Ez galdu zita lagunok!!! Ostiralean, arratsaldeko 20tan, Arraio Irratian!!!! UP THE KAIOLS!!!

Entrevista-Aitor-Etxebarria-EL_txef_a-We-Walked-Home-Together

Torito ZarataZarautzen

Aste honetan Torito eta bere Ipad-a edukiko ditugu ZarataZarautz irratsaioan. Aspaldian gurean izan gabe da Torito eta hortaz, musika zaratatsu ugari ekarriko digu, gehienak nobedadeak. Gogoratu zita zaratatsua duzuela asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

torito_urtarrilak_10

Atzo Toritorekin egindako irratsaioa entzungai duzue. Playlista berriz HEMEN.

Ahuntzak Angolara

Gaurkoan Angola aldera joanen gara Jon Larrañaga “Jonpi”rekin solasaldi bat egin asmoz.

Jada denbora bat darama bertan eta bertako errealitatea lehenengo eskutik jakiteko aukera izago dugu.

Berarekin eta beste kontu batzuk, 2017. urtea indarrez hasteko…

adiorik ez…. 21rak arte baizik

 

Party & Borroka Presio Heltzean

Presio Heltzea irratsaioko bigarren alean, Party & Borroka liburuari egingo diogu tartea. Txalaparta Argitaletxearekin kaleraturiko liburua da hau, Jon Andoni Del Amok eginikoa da eta EHU Euskal Herriko Unibertsitatean aurkeztutako doktore tesi baten izenburua da. Euskal Herriko musikari errepasoa egiten dion liburua aurkeztu zigun Putzuzulo Gaztetxean, eta hau grabatu eta zatitu dugu zuen gozamenerako.
Irratsaioa, astelehenean, urtarrilaren 9an entzuteko aukera edukiko duzue, gaueko 20:00etatik aurrera.

2015-01-23 00.03.40