Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Gorka Uzkudun eta ZASTeko emakumezkoen taldea gaurko saioan

Kaixo entzule maite!

Gaurkoan saio betea dakarkigu zuentzako. Alde batetik Gorka Uzkuduni egin diogu elkarrizketa, Slalomeko txapelduna da bera eta kirol honen inguruan gehiago jakiteko aukera eman digu. Bestetik, Graficas Juaristi ZAST taldeak Euskadiko 2. mailara lotu berri duen igoera baliatuta gela arroxera etorriko zaizkigu Beñat Jauregi entrenatzailea eta jokalari bat edo beste.

Beraz, herriko kirol aktualitatearen berri izan nahi baduzu, ez hutsik egin eta 21.00tan sintonizatu Arraio irratia, FMko 99.3an!!

Lumpen taldea ZarataZarautzen

Aste honetan Lumpen taldeko bi kide eduki ditugu Zaratazarautz irratsaioan. Bartzelonan bizi diren Kolonbiar batzuk osatzen dute taldea eta Corrupcion LPa kaleratu berri dute.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Liburuzaina eta Literaturia Ahuntzekin

Iepakaixou ia denoi!

Guar, maiatzak 22, gure “liburuzaina”ren bixita izan dugu. Berekin Julio Llamazarez autorea ezagutu dugu eta “Ez erran inori” Maddi Ane Txoperenaren liburua ekarri digu. Ondoren Iñigo Azkuerekin Literaturiaz jargun gara. Datorren maiatzaren 27tik 29ra ospatuko den Euskal Letren Plaza izan dugu hizketagai.

Entzun ezazue, etzarete damutuko eta!