Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Sailkatugabeak

Ze Arraio!! Tximas irratira!!!

Ia hilabete pasa da Tximas eta Itxaso atxilotuak izan zirenetik. Itxaso, guardia zibilaren esku 4 egun ahaztezin igaro ostean “aske” geratu zen eta Tximas, gaur egun oraindik ere Toulusen jarraitzen du atxilo.

Aste hontan Pauko epaitegiak Tximas eta Aiala Zaldibarri (orain astebeteko sarekadan atxilotutako euskal herritarra) euroagindua aplikatu diezaieten onartu du. Euroagindua, estradizioa ez bezala, prozedura administratiboa da, auziko txostenen mamia taxuz ikertu behar ez duena eta, ondorioz, akusatuen berme juridikorik eza dakarrena. Eta noski, zoritxarrez adibideak ditugunez, euroaginduak dakarrena; alegia, espainiar estatuak duen zilegitasuna torturatzeko.

Orain, Frantziar estatuko auzitegi gorenaren ebazpenaren zain aurkitzen dira, abokatuak helegitea sartu ostean.

Tximas Arraio irratiko kidea degu eta urte guzti hauetan buru belarri izan degu Arraio irrati librea degun komunikabide tresna hau aurrera eraman nahian. Ahotsa ukatzen dietenei ahotsa ematen, herriko hainbat eragile zein norbanakoei gure mikroen bitartez aukera guztiak ematen, estatu nahiz gobernuen errepresioa pairatu dutenei elkartasuna adierazten…

Eta horrela jarraituko dugu berak egingo lukeen bezala.

Bestalde, itxarote momentu zail hauetan elkartasun eta babes osoa helarazi nahi diegu bai Tximasen eta bai Aialaren senitarte guztiei.

Bukatzeko esan, aurten 5 urte beteko ditugula FM-tik emititzen hasi ginela eta jakin zinez ospatuko dugula Maiatzaren 20an Tximasekin batera, bai hoixe!

Ez dugulako inongo espetxeetan erreportaririk behar, Euroagindurik ez!! Ijauna irratira!!!

Tximas Askatu!!!

Asteartean albiste txar batekin jaiki ginen: Itxaso eta Tximas atxilotu zituzten;
Vista Alegreko auzoa Guardia Zibilak hartuta zuen, Ziburun ere Gendarmeak ari
ziren mihaketetan… Momentu hartan egonezina eta ezina nagusitu ziren, eta
eguna aurrera joan ahala, larritasun hori harridura eta haserre bilakatzen joan
zen, atxiloketari buruzko informazio jasotzen genuen heinean.

Albistegiak eta titularrak bete dituzte telebistan, irratian eta prentsan, baina
hedabideetan azaldu dituzten bi pertsona horiek ez ditugula ezagutzen iruditzen
zaigu. Horiek ez dira guk ezagutzen ditugun Tximas eta Itxaso. Eman dituzten
deskribapenek ez dute guk gure lagunetaz genituen irudien antz handirik.
Propaganda politikoa martxan jarri da eta honek ez du barkatzen.

Guk, hala ere, ez diogu honi sinesgarritasunik ematen. Izan ere, atxilotu
berri dituzte bi gazte hauek azken urteotan gurekin batera lanean jardun
diren lagun horiek besterik ez dira. Hor egon dira asanbladetan, beraiekin
batera eztabaidatu eta hartu ditugu erabakiak; gure ondoan egon dira kalera
atera garenean; batera ibili gara baita parrandan ere… Bi lagun hauen lanak
eragin nabarmena izan du gaur egun Zarautzen ditugun hainbat proiektu eta
espaziotan: Gaztetxean, Gazte Asanblada,Arraio Irratian edo Txosnetan esate
baterako.

Komunikabideek iada epaitu eta kondenatu dituzte, jende askok ere sinetsi ditu
hauei buruz esan diren gezur guzti-guztiak. Guretzat, ordea, gure aldamenean
lanean jardun diren bi lagun horiek izaten jarraitzen dute, eta gertatzen denak
ez du haietaz dugun iritzia aldatuko. Horregatik, besarkada bat bidaltzen diegu
Itxaso eta Tximasi, baita beraien senitarteko eta lagun guztiei ere.

Sinatzaileak:

Putzuzulo Gaztetxea
ZAGA
Arraio Irratia
Gazte Independentistak
Bilgune Feminista
Gurekin Jai Batzordea
Sorginak
Zaratazarautzeko musika taldeak
Bina-bina antzerkia