Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Kontzertuak

Ganbara Berotzen bigarren saioa Putzuzulon ostiral honetan

Arraio Irratiaren 13. urteurreneko beroketa lanak aurrera doaz eta apirilaren 26an Ganbara Berotzen 2. saioa edukiko dugu Putzuzulon bertan.

Gaueko 22:00etatik aurrera 6 bertsolari edukiko ditugu lehian. Julen Zulaika, Beñat Jauregi “Fede”, AsierAzpiroz, Iñigo Izagirre, Ane Zuazubiskar,eta Aitor Salegi edukiko ditugu. Sarrera berriz, 3 eurokoa izango da. Eta lasai azaldu ezin duenak, Arraio Irratiak zuzenean emitituko du eta.

Arrotzak taldea zuzenean Putzuzulo Gaztetxean

Arraio Irratiak 13 urte betetzen dituen honetan hainbat ekintza burutzen gabiltza herrian. Tartean, ikusgai duzuen bideo hau, Arrotzak taldeak Putzuzulo Gaztetxean eman zuen kontzertuko irudi batzuk dira, ZarataZarautz irratsaioak antolatu zuen gau bikain batekoak. Gozatu!!!

MICE Putzuzulon

Arraio Irratiaren 12. urteurreneko ekitaldiekin hasteko, MICE taldea zuzenean ariko da ostiralean Putzuzulo Gaztetxean, gaueko 22:30etatik aurrera. Miren Narbaizaren proiektua da MICE. Napoka Iria taldean hainbat urtez aritu ondoren, bakarkako ibilbideari ekin dio bere lehen disko honekin. Ahotsa, gitarra, looperrak, eta pedalak lagun, Joseba Baleztena eta Ilargi Agirreren laguntzaz.

Mice 
Urte luzez hainbat proiektutan ibili eta gero Miren Narbaizak bere bakarkako bideari ekin dio. MICE izenpean kaleratu du bere debuteko lana. Zortzi kantu, zortziak bereziak, orain arte egindako bidetik ikasi duena eta erakusteko gogoz zegoena doinuetan jarri nahi izan du eibartarrak. Atmosfera ilunak, distortsioak, tenpo geldoak, giro arin eta argiagoekin ahaztu gabe, ahotsa denaren gidari eta Atala estudioko soinu sendo eta dotorea oinarrian duela, garai bateko lanek bezala, zintan jasoa. Joseba Baleztena (Sexty Sexers, Joseba B. Lenoir, Sumisión City Blues) musikari handia izan du alboan diskoa ekoizten. Narbaizaren konposizioen moldaketen ardura ez ezik, gitarrak, bajua eta teklatuak ere gehitu dizkio grabazioan. Ilargi Agirre (Perlak, Joseba B. Lenoir) zarauztarra eseri da baterian eta soinuaren ardura Iñigo Irazokik izan du. 

Napoka Irian hasi zen Miren musikaren munduan, Ander Mujikarekin batera makina bat kontzertu, bost argitalpen eta hamaika bizipen konpartituz. Ordutik ez da geldi egon, Perlak, Joseba B. Lenoir edo Dual Split taldeetan ere ikusi ahal izan dugu gitarra, teklatuak eta ahotsarekin lagunduz. Orain, besteekin konpartitzeaz gain, bere barrurako bidaia egiteko tenorea iritsi zaio, bere lanik eta pertsonalena.

Managaitz Silent Era eta Arrotzak taldeak Putzuzulon

Zaratazarautzek eta Arraio irratiak kontzertua antolatu dute Zarauzko gaztetxeann. Managaitz,Arrotzak eta Silent Era ariko dira zuzenean.

Silent Era
Oakland (kalifornia) aldetik biran datozte lagun hauek. Hardcore punk ikutu melodiko batekin bustiko dituzte gaztetxeko paretak.

Arrotzak 
Aski ezaguna gure artean talde hau. Melodia eta musika ilunak jorratzen dituzte, orain hirukote bezela, inoiz baino indartsuago. 

Managaitz
Aspaldi zuzenekoak eman gabe egon da talde Zarauztarra, berriro ere pixkanaka martxa hartzen doaz…